Ezker Anitzak Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarrak elkarteak antolatutako argazki erakusketaren aurkako erasoak gaitzetsi ditu.


Euskal Herriko musika eskola elkarteak antolatuta, XXI. mendeko hezkuntza artistikorako Hondarribiko deklarazioa sinatuko dute astelehenean arratsaldeko zazpietan Hondarribiko Paradorean. Mundu mailako hitzaldietan jasotako premisetan oinarrituko da de...

Gaur sanmartzialetako bigarren astebururako motorrak berotzen hasiko dira. Izan ere, kantineren aurkezpena egingo dute arratsaldean. Alarde Parekidea 20:00etan aterako da Urdanibia plazatik, 20:15ean Junkal plazan aurkezpena egiteko. Beranduago, 23:00etan, Alarde Tradizionalekoak irtengo dira Alberto Anguera plazatik, Zabaltza plazan bukatzeko. Gaur alardearen motorra berotzen hasiko bada ere, atzo irundarrak zein bisitariak ederki berotu ziren, egin zuen sargoriarekin. Atzo arratsaldean gazteen txanda izan zen, jaialdia egin baitzuten Urdanibia plazan. Graffittiak, tailerrak, dantza, musika… isobaren esku ez dagoen ezer ez zen falta izan. Iluntzean kontzertu batek hartu zion lekukoa, Granujas a Todo Ritmo taldea oholtza gainera igo baitzen. Gaur iluntzean eszenatoki hori Kataluniako bi taldek beteko dute. 22:45ean Bongo Botrako taldea ariko da —Todos los días sale el sol abestiaren egilea—. Txibiak eskatu ondoren, La Pegatina taldekoen txanda izango da. Bi gonbidatu berezi izango dituzte, gainera: Xabier Solano (Esne Beltza) eta Fermin Muguruza. Kontzertuaren ondoren ez da parrandarik faltako, eta La Pegatinaren abestiko Mari Carmenen semearekin aurkitzeko aukera izango du batek baino gehiagok, after-hour-ean. Bestelako musika eskaintza gogoko dutenek, izango dute nora joan: San Juan plazan Casting orkestra ariko da, eta Manuel Aznar enbaxadorearen kalean, berriz, camp dantzaldia egongo da, Dunboako Auzo Elkarteak antolatuta. Horrez gain, egun osoan zehar ez da ekitaldirik faltako. [...]

Haur eta helduentzako eskulan eta pintura ikastaroak antolatu dituzte uztailerako Lilixi tailerrean. Informazio gehiago nahi izan ezkero, 646 789 373 telefono zenbakira deitu daiteke.

Hondarribiko Gizarte Zerbitzuetako Sailak laguntza ekonomikoak eskatzeko deialdia ireki du aste honetan. Gobernuz kanpoko erakundeei (GKE) zuzendu dizkiete laguntza horiek, garapen bidean dauden herrien baldintza sozio-ekonomikoak garatu eta hobetzeko,...

Fanderiako auzo elkarteak auzo horretako erreka inguruak pairatzen duen “utzikeria salatu du. Duela zazpi hilabete izandako uholdeen ondoren, gune horrek udalaren aldetik “utzikeria nabarmena” nozitu duela salatu du: “Erreka zab...

Etorkinekiko sortzen diren bazterketa jarreren harira, SOS Arrazakeriak Zurrumurruen Aurkako Sarea ekimena aurkeztuko du, gaur, 19:00etan, Kabian. Zehazki, pertsona etorkinen inguruan sortzen diren “zurrumurru eta estereotipoez” hitz egingo...

Hitzarmena sinatu du udalarekin eta Ttur-tturrekin; herriko taldea izanik, euskaraz aritzea iruditzen zaie logikoena Oiartzun Arraztalo elkarteak, Oiartzungo Udalak eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak, elkarlanerako hitzarmena sinatu dute, Euskara Elkartera egitasmoaren harira. Ttur-tturrek eta Arraztalok hilabete batzuk elkarrekin lanean daramatzaten arren, atzo sinatu zuten hitzarmen hori Fermiñene etxean. Bertan izan ziren Axun Erzibengoa Ttur-tturreko kidea, Irati Etxebeste Euskara zinegotzia eta Kontxi Larrañaga Arraztaloko kidea. Gaixo psikikoen lan-munduratzeaz eta gizarteratzeaz arduratzen den herriko taldea da Arraztalo. Hasieran, elkartea sortzean, duda izan zuten herria baino maila zabalagoan lan egin edo ez, baina azkenean herrian txertatzea erabaki zuten. Kontxi Larrañagak zehaztu zuenez, hala, Oiartzungo taldea izanik, euskaraz lan egitea ezinbestekoa zen, eta horregatik egin dute bat Euskara Elkartera egitasmoarekin ere. Axun Erzibengoa egitasmoaren arduraduna eta Irati Etxebeste zinegotzia pozik zeuden beste elkarte batek egin duelako Euskara Elkarterarekin bat. Dagoeneko 30 elkarte daude egitasmoan. 2006tik Euskara Elkartera egitasmoa 2006an sortu zuten, elkarteetan euskararen erabilera indartzeko helburuarekin. Ia 30 elkartek Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearekin eta Oiartzungo Udalarekin batera hitzarmena sinatu zuten, Hitzarmen Orokorra lehenik, eta ondoren, 2008an, elkarte bakoitzak hitzarmen zehatza sinatu zuen. Euskararen erabilera indartzeko konpromisoak hartu zituzten hitzarmen zehatz horietan. Ordutik, hitzarmen zehatzetan hartutako konpromisoak betetzeko pausoak eman dituzte elkarteek. Eta elkarte gehiago ere batu [...]

Igandean, Zuloaga memorialeko umeen finalak jokatu zituzten Fanderiako pilotalekuan. Partidez gain, maila bakoitzeko pilotari onenak aukeratu zituzten, eta Benjamin Mailan Alberdi izan zen, Alebin Mailan Aranguren, Haur Mailan Aizpuru eta Kadete Mailan...

Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak urteko batzarra egingo du etzi. 18:00etan egin dute deialdia elkartearen egoitzan (Pablo Iglesias k/ 11) eta besteak beste urteko balantzea eta egitasmo berriak aurkeztuko dizkiete bazkideei. Halaber, egoitza berria ...

KZguneak azaroko ikastaroen berri eman du. Googleren aplikazioak, oinarrizko Internet, sare sozialak, software librea edo IT txartelaren gaineko ezagutza izateko hainbat ikastaro daude, baita administrazioari lotutako bi ikastaro: Mugipuzkoari eta Meta...

Joan den ostiralean Hendaiako lehen trinketea inauguratu zuten, Beltzenian. Daniel Ugarte ezker paretaren ondoan eraiki dute eta 1,5 milioiko aurrekontua izan du. Horau arkitektu hendaiarrak diseinatu du ekipamendua, 100 lagunentzako harmailak barne. Inauguraziora jende asko hurbildu zen. Amets Arzallus eta Sustrai Colinak azpiegitura berriari bertsoak jarri zizkioten, baina ez ziren izan abestu zuten bakarrak. Izan ere, Jean Baptiste Salaberri auzapezak Laida pilotaria kantatu zuen, Baigorriko Lehen Pilotarien Biltzarrean entzundako doinua. Nola ez, pilota erakustaldiarekin amaitu zen Hendaiako trinketearen bataiatze ekitaldia.

Robert Guediguian zuzendariaren Las nieves del Kilimanjaro –Kilimanjaroko elurrak– azken lana proiektatuko dute ostiralean Cinema Paradiso ekimenaren barruan. Emanaldia 20:00etan hasiko da, Amaia KZn eta 4,60 euroko kostua izango du. Michel eta Mar...

Lara Mitxelena: txalaparta irakaslea. Soinuenea Fundazioak antolatutako eskoletan parte hartzera animatu ditu herritarrak. Instrumentu berezia dela dio, eta hainbat gaitasun lantzeko aukera ematen duela: erritmoa, koordinazioa, mugimendua… Lara Mitxelena (Hernani, 1985) txalaparta irakaslea da Soinuenea Fundazioa-Herri Musikaren Txokoan. Aurten, bi ikaslek bakarrik eman dute izena eskoletan, eta Soinuenea Fundazioak herritarrak animatu ditu instrumentu «berezi hori» jotzen ikastera. Mitxelenak, bestalde, txalapartaren berezitasunen berri eman du. Zergatik da berezia txalaparta? Alde batetik, erritmoa lantzeko aukera ematen duelako. Perkusio instrumentua da, eta horrek erritmoa lantzea eskatzen du. Bestetik, beste pertsona batekin jotzen da, eta horrek komunikazioa eta harremanak lantzea ere badakar. Eskoletan izena ematen duenak, nola ikasiko du txalaparta jotzen? Nolakoak dira eskolak? Txalaparta jotzen ikasten da. Saioak ordubetekoak izaten dira, astean behin. Ondo pasatzea da helburu nagusia, baina gero bakoitzak bere beharrak asetzea bilatzen du. Batzuek erritmoa landu nahi dute, besoekin ariketak egin besteek, koordinazioa lantzea ere helburu dute hainbatek, mugimendua lortzea… Bestetik, niretzat oso garrantzitsua da tradizioa. Askok, txalaparta modernoa esaten dena jotzen dute, doinu modernoak. Nik tradizioari garrantzia asko ematen diot. Hala, hasieratik hasten gara eskoletan, ohiko doinuak jotzen, tradiziotik. Gero, erritmo berriak ikasten joaten gara. Izena ematen dutenek, eskolak finkatuta dituzte, edo taldearen arabera adostu ahal izango dituzte? Orain, [...]

Irungo Udalak garatutako Gurasoekin programa Gasteizen izango den Familia Politikak kongresuaren bigarren jardunaldian hizpide izango dutela azaldu du tokiko gobernuak. Programa gurasoei zuzenduta dago eta euren seme-alaben heziketan aurki ditzaketen a...

Hileko ohiko osoko bilkura izan zen herenegun, eta gai ordenean proposatutako puntu guztiek ikusi zuten argi berdea. Hor bi gai nagusi nabarmendu daitezke: ordenantza fiskalen hasierako onespena eta Catelsako langileek aurkeztutako mozioa. Ez zuten biek, ordea, babes bera eduki. Ordenantza fiskalak udal taldearen aldeko botoekin atera ziren aurrera; PSE-EE eta EAJ abstenitu egin ziren, eta PPk kontra bozkatu zuen. Catelsako mozioa aho batez onartu zuten. Ordenantza fiskalen gaiak sortu zuen eztabaida luzeena, batik bat etxebizitzei aplikatuko dieten gainkarga dela eta. Higiezinen gaineko zerga %100 igotzea proposatu dute, eta PPk hasieratik erakutsi zuen bere kontrakotasuna. Tasa hori zein irizpiderekin ezarriko duten galdetu zuen Jose Manuel Herzog bozeramaileak, eta horrek aberatsen dirua aldentzea ekarriko duela iritzi dio, ez baita herri guztietan aplikatuko. EAJ zentzu batean ados agertu zen, baina udal gobernu taldea kritikatu zuen batik bat neurri hori «are gehiago orraztu» behar zuelakoan. Maite Peña bozeramailea PPren ildotik mintzatu zen, eta horrek herritarren “pikarokeria” eragingo duela esan zuen. Neurri horrekin, gainera, udalak etxe hutsei irtenbidea eman baino dirua bildu nahi duela kritikatu zuen. Julen Mendoza alkateak erantzun zion neurria onartzea dela garrantzitsuena, eta hurrengo urtean ikusiko direla emaitzak, eta “pikarokeriarena egia bada”, orduan ikusiko dutela zehaztapen gehiago egin behar diren edo ez. [...]

Agifesek, buru gaixotasuna duten pertsona eta senideen elkarteak, zentro berria ireki du Buenavistan. Egoitza berri hori Gipuzkoan zabaltzen duen bederatzigarrena da. Egoitza berri horrek hogei erabiltzaile inguru jasoko ditu egunero, helburu argiarekin: buruko gaixotasuna duten pertsonen errehabilitazio psikosoziala. Horrela, gaixotasunaren ondorioz galdutako gaitasunak berreskuratzeko espazioa eskaintzen du. “Bizitza normalizatua eramateko aukera izatea da helburua”, esan zuen herenegun Nerea Amunarriz zentroko arduradunak. Buenavistako zentroak 350 metro koadro ditu, erabilera anitzeko hiru aretotan banatuta. Zentro berria irekitzeko jasotako laguntza eskertu zien Agifesen presidenteorde Jose Mari Irazustak, hala nola Kutxari, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Donostiako Udalari. Gogorarazi zuenez, ekainera arte Loiolako zentrora joan behar zuten Donostiako erabiltzaileek: “Lokal hori zaharkituta zegoen, eta ez zituen errehabilitaziorako baldintzak betetzen”. Donostiarrez gain, Oarsoaldeko erabiltzaileak ere jasoko ditu Buenavistako egoitzak. Autonomia eta erabakimena Irazustak gaineratu zuenez, elkarteko langileen betebeharra “buruko gaixotasuna duten pertsonei protagonismo handiagoa ematea” da, euren “autonomia eta erabakimena indartzeko”. Jakinarazi zuenez, “Gipuzkoan asko dira buruko gaixotasunen bat duen kide bat duten familiak. Osasun mentaleko 5.000 kasu berri gehiago daude urtero”. Iaz, Euskal Autonomia Erkidego osoan 80.000 laguni eman zitzaion arreta, Osakidetzaren txosten baten arabera. Hori bai, Agifeseko presidenteordeak esan zuen “kontziente” direla laguntza eskatzera ausartzen ez diren pertsona asko daudela. Ildo beretik mintzatu [...]

Manuel Millan Ezker Batua-Berdeak udal taldeko bozeramaileak garapenerako diru laguntzen murrizketen inguruko “kezka” agertu du, komunikabideetara bidalitako prentsa ohar batean. Hitzarmenak iragan astean sinatu zituzten udalak eta Behar Bidasoa, Taupadak, Gure Laguntza eta Txingudi Vida gobernuz kanpoko erakundeek (GKE), eta denera, 146.140 euro bideratuko direla jakinarazi zuten. Ezker Batua-Berdeak taldeko ordezkariak garapenerako proiektuen aldeko jarrera erakutsi du, baina “udalak kooperaziora zuzendutako diru laguntzen gaineko berri guztiak” ez dituela jakinarazten erantsi du. Hala, azken lau urteetan diru laguntza horiek %65,9ko murrizketa eduki dutela salatu du Millanek. “Beherakadaren ondorioz, Nazio Batuen Erakundeak gomendatutako aurrekontu osoaren %0,7aren azpitik dago Irungo Udalaren diru laguntza”, gaineratu du. Ezker Batua-Berdeak udal taldeak emandako datuen arabera, 2009. urtetik 2012. urtera %65,91ko beherakada izan da garapenerako diru laguntzetan; hau da, 519.705 euroko beherakada, hain zuzen. 2011. urtetik 2012. urtera murrizketa %51,40koa izan dela ere salatu du Millanek, hau da 284.388 euroko jaitsiera, alegia.

Udalak eta Ttur-tturrek motibazio saioak egin dituzte, herriko bi ikastetxeetako irakasle eta hezitzaileekin Oiartzueraren gaineko motibazio saioak egin dituzte Oiartzungo Udalak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak herriko bi ikastetxeetako irakasleekin. Elizalde Herri Eskolan 30 irakasle inguru bildu zirela jakinarazi du udalak. Haurtzaro Ikastolan, berriz, irakasleak eta irakasle ez direnak elkartu ziren (jantokiko hezitzaileak), «50 pertsonatik gora». Saio horien bidez, udalak azaldu duenez, «irakasleak ahozkotasunak herriko euskalkia mantentzeko duen garrantziaz jabetzea bilatzen zen». Helburua,baina, ez da irakasle guztiak «oiartzuera itxian» hitz egiten hastea. «Saio horien lehen helburua langileak euren hizkuntza ohituren inguruan hausnarketa egitea zen, ordu erdiz bada ere, horretan pentsatzen jartzea», nabarmendu du udalak. Bi ikastetxeetan izan ziren Ane Badiola Ttur-tturreko kidea eta Oiartzuarren Baitan (Oiartzungo ahozko ondarea jasotzeko eta hedatzeko) egitasmoko koordinatzailea eta Aitziber Arnaiz Euskara teknikaria. Ikastetxe bakoitzean, duten errealitatearen arabera, «ikasleei oiartzuera transmititzeko» egin dezaketenaren gaineko aholku batzuk eman zizkieten. Ikasleentzat ere bai Irakasleek eta jantokiko hezitzaileek, jaso dituzte azkeneko gomendioak. Ttur-tturrek, baina, ikasleekin ere egiten ditu halako motibazio saioak. Herriko ikastetxeetako DBH3 eta 4. mailako ikasleei ematen dizkieten saioak dira, «euskararen egoeraz, hizkuntza ohiturez eta euskalgintzaz hausnartzeko».

Errenteriako Udalaren 2008-2012 Berdintasun Plana martxan da, eta orain, planaren iraunaldia bukatzear dela eta, ondorioak atera eta hurrengo urterako erronkak definitu nahi dituzte, eta hori egiterako garaian herritarren ideiak kontuan hartu nahi dituzte. Horretarako, bilera bat antolatu dute azaroaren 7rako, 18:00etatik 21:00etara, Xenpelar Etxean. Saio horretan “berdintasun gaietan aurrera begirako lan-ildoak eta landu behar dituen alderdiak zeintzuk diren identifikatu” nahi dituzte. Parte hartzea konfirmatu egin behar da 943 44 95 76 telefono zenbakian edo berdintasuna[a bildua]errenteria.net helbidean.