Garapenerako diru laguntzen beherakada salatu du Manuel Millanek
Manuel Millan Ezker Batua-Berdeak udal taldeko bozeramaileak garapenerako diru laguntzen murrizketen inguruko “kezka” agertu du, komunikabideetara bidalitako prentsa ohar batean. Hitzarmenak iragan astean sinatu zituzten udalak eta Behar Bidasoa, Taupadak, Gure Laguntza eta Txingudi Vida gobernuz kanpoko erakundeek (GKE), eta denera, 146.140 euro bideratuko direla jakinarazi zuten. Ezker Batua-Berdeak taldeko ordezkariak garapenerako proiektuen aldeko jarrera erakutsi du, baina “udalak kooperaziora zuzendutako diru laguntzen gaineko berri guztiak” ez dituela jakinarazten erantsi du. Hala, azken lau urteetan diru laguntza horiek %65,9ko murrizketa eduki dutela salatu du Millanek. “Beherakadaren ondorioz, Nazio Batuen Erakundeak gomendatutako aurrekontu osoaren %0,7aren azpitik dago Irungo Udalaren diru laguntza”, gaineratu du. Ezker Batua-Berdeak udal taldeak emandako datuen arabera, 2009. urtetik 2012. urtera %65,91ko beherakada izan da garapenerako diru laguntzetan; hau da, 519.705 euroko beherakada, hain zuzen. 2011. urtetik 2012. urtera murrizketa %51,40koa izan dela ere salatu du Millanek, hau da 284.388 euroko jaitsiera, alegia.
Manuel Millan Ezker Batua-Berdeak udal taldeko bozeramaileak garapenerako diru laguntzen murrizketen inguruko “kezka” agertu du, komunikabideetara bidalitako prentsa ohar batean. Hitzarmenak iragan astean sinatu zituzten udalak eta Behar Bidasoa, Taupadak, Gure Laguntza eta Txingudi Vida gobernuz kanpoko erakundeek (GKE), eta denera, 146.140 euro bideratuko direla jakinarazi zuten.
Ezker Batua-Berdeak taldeko ordezkariak garapenerako proiektuen aldeko jarrera erakutsi du, baina “udalak kooperaziora zuzendutako diru laguntzen gaineko berri guztiak” ez dituela jakinarazten erantsi du. Hala, azken lau urteetan diru laguntza horiek %65,9ko murrizketa eduki dutela salatu du Millanek.
“Beherakadaren ondorioz, Nazio Batuen Erakundeak gomendatutako aurrekontu osoaren %0,7aren azpitik dago Irungo Udalaren diru laguntza”, gaineratu du.
Ezker Batua-Berdeak udal taldeak emandako datuen arabera, 2009. urtetik 2012. urtera %65,91ko beherakada izan da garapenerako diru laguntzetan; hau da, 519.705 euroko beherakada, hain zuzen. 2011. urtetik 2012. urtera murrizketa %51,40koa izan dela ere salatu du Millanek, hau da 284.388 euroko jaitsiera, alegia.