Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Agifesek zentroa ireki du Buenavistan, buruko gaixoak gizarteratzeko

Agifesek, buru gaixotasuna duten pertsona eta senideen elkarteak, zentro berria ireki du Buenavistan. Egoitza berri hori Gipuzkoan zabaltzen duen bederatzigarrena da. Egoitza berri horrek hogei erabiltzaile inguru jasoko ditu egunero, helburu argiarekin: buruko gaixotasuna duten pertsonen errehabilitazio psikosoziala. Horrela, gaixotasunaren ondorioz galdutako gaitasunak berreskuratzeko espazioa eskaintzen du. “Bizitza normalizatua eramateko aukera izatea da helburua”, esan zuen herenegun Nerea Amunarriz zentroko arduradunak. Buenavistako zentroak 350 metro koadro ditu, erabilera anitzeko hiru aretotan banatuta. Zentro berria irekitzeko jasotako laguntza eskertu zien Agifesen presidenteorde Jose Mari Irazustak, hala nola Kutxari, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Donostiako Udalari. Gogorarazi zuenez, ekainera arte Loiolako zentrora joan behar zuten Donostiako erabiltzaileek: “Lokal hori zaharkituta zegoen, eta ez zituen errehabilitaziorako baldintzak betetzen”. Donostiarrez gain, Oarsoaldeko erabiltzaileak ere jasoko ditu Buenavistako egoitzak.   Autonomia eta erabakimena Irazustak gaineratu zuenez, elkarteko langileen betebeharra “buruko gaixotasuna duten pertsonei protagonismo handiagoa ematea” da, euren “autonomia eta erabakimena indartzeko”. Jakinarazi zuenez, “Gipuzkoan asko dira buruko gaixotasunen bat duen kide bat duten familiak. Osasun mentaleko 5.000 kasu berri gehiago daude urtero”. Iaz, Euskal Autonomia Erkidego osoan 80.000 laguni eman zitzaion arreta, Osakidetzaren txosten baten arabera. Hori bai, Agifeseko presidenteordeak esan zuen “kontziente” direla laguntza eskatzera ausartzen ez diren pertsona asko daudela. Ildo beretik mintzatu [...]

admin
Bidasoa
2012/11/01

Agifesek, buru gaixotasuna duten pertsona eta senideen elkarteak, zentro berria ireki du Buenavistan. Egoitza berri hori Gipuzkoan zabaltzen duen bederatzigarrena da.

Egoitza berri horrek hogei erabiltzaile inguru jasoko ditu egunero, helburu argiarekin: buruko gaixotasuna duten pertsonen errehabilitazio psikosoziala. Horrela, gaixotasunaren ondorioz galdutako gaitasunak berreskuratzeko espazioa eskaintzen du. “Bizitza normalizatua eramateko aukera izatea da helburua”, esan zuen herenegun Nerea Amunarriz zentroko arduradunak.Agifesek Buenavistan ireki duen zentro berrian agerraldia

Buenavistako zentroak 350 metro koadro ditu, erabilera anitzeko hiru aretotan banatuta. Zentro berria irekitzeko jasotako laguntza eskertu zien Agifesen presidenteorde Jose Mari Irazustak, hala nola Kutxari, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Donostiako Udalari. Gogorarazi zuenez, ekainera arte Loiolako zentrora joan behar zuten Donostiako erabiltzaileek: “Lokal hori zaharkituta zegoen, eta ez zituen errehabilitaziorako baldintzak betetzen”. Donostiarrez gain, Oarsoaldeko erabiltzaileak ere jasoko ditu Buenavistako egoitzak.

 

Autonomia eta erabakimena

Irazustak gaineratu zuenez, elkarteko langileen betebeharra “buruko gaixotasuna duten pertsonei protagonismo handiagoa ematea” da, euren “autonomia eta erabakimena indartzeko”.

Jakinarazi zuenez, “Gipuzkoan asko dira buruko gaixotasunen bat duen kide bat duten familiak. Osasun mentaleko 5.000 kasu berri gehiago daude urtero”. Iaz, Euskal Autonomia Erkidego osoan 80.000 laguni eman zitzaion arreta, Osakidetzaren txosten baten arabera. Hori bai, Agifeseko presidenteordeak esan zuen “kontziente” direla laguntza eskatzera ausartzen ez diren pertsona asko daudela. Ildo beretik mintzatu zen Amunarriz, eta buru gaixotasunen “gizarte estigma zama oso handikoa” dela iritzi dio. Hala ere, esan zuen Agifes “mito eta aurreiritziei” aurre egiteko “esfortzua” egiten ari dela.

 

Funtzionamendua

Zentroaren erabiltzaileek garapen kognitiboa zein emozionala lantzen dute. Janaria prestatzen ikasten dute, baita bakoitzaren garbitasuna mantentzen ere. Kirola ere egiten dute.

Horrez gain, hainbat erakunderekin (kultur etxeak edo liburutegiak, esaterako) hitzarmenak dituzte, jarduerak egiteko. Beste pertsona eta inguruekin harremanetan jartzea garrantzitsua da osaketarako, Amunarrizek argitu zuenez.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.