Infogramak ikusgai izango dira webgunean, Oarsoaldeko eta Bidasoko herrietako datuak erakutsiz.


Hondarribiko Udaleko Ingurumen sailak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera antolatutako irteera da. Espeziearen bilakaera historikoa, orain artean egindako ikerketak, eta etorkizunera begira eman beharreko pausoez hitz egingo dute.

Maiatza Antifaxista izenburupean, hainbat jarduera izango dira Oarsoaldean eta Bidasoan maiatzean zehar.

2024ko udal diru laguntzak oraindik ez ordaindu izanak euskaltegietako ikasleak haserretu ditu. Iazko aurrekontuaren likidazioa dagoeneko egina dagoenez, dagoeneko egin daitezke atzeratutako ordainketak.

Moskuko gaztetxea okupatzeagatik 3.000 euroko isunak jaso dituzte bi auzipetuk. BIGLAk eta Lakaxita gaztetxeak, bihar, elkartasun jaialdia egingo dute «gaztetxeen kontrako ofentsibaren» garaian.

Euskarazko hiru antzezlan jasoko ditu Amaia KZk, eta sarrerak eros daitezke jada. Kemen eta Eraiki dantza taldeek ere emanaldi bana programatu dute. Euskarazko edukiak nabarmendu ditu HITZAk.

Gazteen artean "lehentasunezko gaitz mentala" bilakatu da elikadura nahasmena eta hori garaiz nola detektatu ildo izango dute hilaren 8ko hitzaldian, Palmera Monteron, 18:30ean.

Ekainera bitartean luzatuko da udaberriko eskola feminista eta hilaren 11tik aurrera eman daiteke izena. Doako haurtzaindegi zerbitzua egongo dela gogoratu dute.

Ikasleekin batera, patioaren erabilera behatu, eta "nesken agerikotasuna" bermatzeko eta kirola egiteko patio berri baten proiektua sortu dute. Argindar falta dutela ere salatu dute.

Euskal Herri osoan zehar "lurra, justizia eta bakea" lelopean antolatu diren elkarretaratzeekin bat egingo dute hondarribiarrek.

Irun eta Hendaia arteko muga "inposatua" dela salatu dute, eta hilaren 20an Gernikako Aberri Egunera joateko deia luzatu dute.

Arrakastaz bukatu du HITZAk 'Hamaika harpidedun sari!' kanpaina. Harpide berriek sari ederrak jaso dituzte.

Surfrider GKEk antolatutako deialdia da; Hondarribian ostegun honetan (hilak 29) arituko dira jasotzen eta Irunen, berriz, larunbatean (hilak 31).

Gasteizen dastatu dute garaipena pasa den asteburuan Transdipe Txingudi/Orereta/Baztan taldekoek.

Deialdi honetara 70.000 euro bideratuko ditu udalak. Alde Zaharrean dauden ekintzailetza proiektuek laguntza handiagoa jasoko dute.

Aurtengo ikasturteak Garapen Jasangarriko Helburuen 12. puntua landu dute: Ekoizpen eta kontsumo arduratsua. Udal agintariei proposamenak egin zizkieten.

Larunbatean jokatu zen Mutrikuko Udalaren bandera. Hondarribia bosgarren izan zen, San Juan zazpigarren, San Pedro hamahirugarren eta Hibaika hamabosgarren.

Aldundiak hiru informazio saio antolatu ditu Oiasso Museoan eta modu praktikoan komunitate hauek nola sortu izango dute ardatz.

Sanmartzialetako jai egitarauaren aurkezpena egin dute gaur udal zinegotziek eta herriko eragileek. Udalak ez du alardea udal egitarauaren barnean gehitzeko asmorik adierazi.

Burujabetzarako eskubidea izango da aldarri nagusia. Bestalde, ekainaren 7ko nazio manifestaziorako autobusa antolatu dute.

Euskaraz arnastu, hitz egin, gozatu eta batez ere kantatzeko eguna da gaurkoa. Taldeen hurrenkera prest dago jada.