Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaPolitika

Gaztetxeen eta asanbladen arteko elkartasun jaialdia

Moskuko gaztetxea okupatzeagatik 3.000 euroko isunak jaso dituzte bi auzipetuk. BIGLAk eta Lakaxita gaztetxeak, bihar, elkartasun jaialdia egingo dute «gaztetxeen kontrako ofentsibaren» garaian.

Alaine Aranburu Etxegoien
Bidasoa
2025/04/04

Iazko abenduan lokal bat okupatu zuen Bidasoko Gazte Langileon Asanbladak (BIGLA) Eguzkitzaldea kalean, eta Moskuko gaztetxea jaio zela iragarri zuten. Aurrekariak dituen okupazioa izan da, eskualdeko gazte horiek eta beste batzuek Hondarribian Egiluz gaztetxea okupatu baitzuten 2019an. Gerora, iaz, beste okupazio saiakera bat egin zuten, hura «gaizki» atera zela azaldu du BIGLAk. Bost urte darama asanblada horrek espazio baten bila, eta urte hauetan horren «hutsunea» nabaria izan dela azaldu dute. «Gazteen artean saretzeko eta antolakuntzari bide emateko espazio falta daukagu, aisialdi kontsumistatik urrun».

Bestalde, Hondarribiko San Telmo gazteluaren lorategietan kanpaldia egin zuten ere joan den udaran, eta ondorioz, espazio bat lortzeko udalarekin «negoziazio prozesuari» ekin zioten. Fruituak eman zituen eta gazteei espazio baten proposamena egina die Hondarribiko Udalak. BIGLAren esanetan, lokal horrek ez ditu asanbladaren beharrak «aseko», baina aitortu dute «azpiegitura baten beharra» dutela, eta proposamenari baiezkoa eman diotela. Aurten Hondarribiko Udalak espazioa zein izango den jakinaraztea adostu zuten, baina «bermerik» ez dutenez, Irunen gaztetxea okupatzeko pausua eman zuten joan den abenduan.

Moskuko gaztetxean hilabete izan zen BIGLA, eta okupatu bezain pronto lokalaren jabeei jakinarazi zieten gaztetxean haien proiektua egikaritzen hasi zirela. Berria jasota, jabeek Ertzaintzari deitu zioten. Elkarrizketarako «borondate falta» salatu dute BIGLAko kideek: «Erabaki zuten indarrez erantzutea guk egindakoari, eta argi utzi ziguten gu kanpoan nahi gintuztela. Horregatik, poliziak epaiketa azkarraren prozedura ireki zuen». Epaiketa hura, prokuradore falta medio, bertan behera utzi behar izan zuten eta urtarrilera atzeratu zuten.

Epaiketa

Asanbladako bi kide izan dira inputatuak gaztetxea okupatzeagatik, eta iragan urtarrilean eseri ziren epailearen aurrean. Bertan jakinarazi zieten lokala «salgai» dagoela, etxe agentzia baten bitartez, eta hori froga zezaketela kontratu baten bidez ere adierazi zieten. BIGLAk ez du «oso sinesgarritzat» jo kontratu hori. «Eguneroko erabilera ematen ziotela jabeek azaldu zuen haien abokatuak ere, baina guk badakigu 15 urte baino gehiago daramala inolako erabilpenik gabe. Balizko salmenta kontratua, beraz, ez da oso sinesgarria». Sinetsi ala ez, kontratua egonez gero, 120.000 euroko isuna jaso zezaketen gazteek, baldin eta lokala husten ez bazen. «Isun handi hau auzipetu dituzten bi kideengan eroriko zen, eta ez genion arrisku horri aurre egin nahi. Albo batera egin genuen», gogorarazi dute.

Elkartasun jaialdia

Lokala hustu zuten, baina horrekin ez ziren epaiketaren ondorioak bukatu. Dagoeneko hainbat isun jaso dituzte «bata bestearen atzetik», 3.000 euroraino iritsi da haien batuketa. Dena den, «borrokan jarraitzeko» asmoa adierazi du asanbladak, «aisialdi kontsumistatik kanpo; hezkuntza politikorako espazio bat lortu arte». Argi adierazi dute «aurre egingo» diotela zigor ekonomiko horiei. Horregatik, isunei aurre egiteko elkartasun jaialdi bat antolatu dute biharko Lakaxita gaztetxean, bertako asanbladarekin batera. Kamisetak ere egin dituzte.

Arratsaldetik goizeko ordu txikiak arteko egitaraua da biharko ondu dutena, eta Lakaxitaren ildoari jarraiki, genero arrakalari aurre egitea asmo duen programazioa antolatu dute. Horrez gain, eskualdeko eta inguruko artistek joko dute jaialdian.

Lehenbizi, «gaztetxeen kontrako ofentsiba» hizpide duen hitzaldia eskainiko du BIGLAko kide batek, 19:00etan. «Gaztetxeak ofentsiba bat sufritzen ari dira. Horren barruan dago gure egungo egoera eta pixka bat azalduko dugu zein testuinguru duen honek; nola ematen ari den ofentsiba hau, eta nola ari den gauzatzen etxebizitzaren garestitzea». Merienda eskainiko dute segidan, eta ondoren, 20:00etatik aurrera, musika eta show-ak izango dira nagusi. Bi asanbladen arteko elkarlana, «positiboki» baloratu dute, eta «gaztetxeen kontrako ofentsibari» aurre egiteko balio izan duela uste dute. «Gaztetxeen aldeko borroka elikatzen jarraituko dugu». ■

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.