Antifaxismoarena izango da maiatza
Maiatza Antifaxista izenburupean, hainbat jarduera izango dira Oarsoaldean eta Bidasoan maiatzean zehar.

Maiatzak antifaxismo usaina izango du. Maiatza Antifaxista izeneko jarduera sorta antolatu dute herri ekimeneko hainbat eragilek. Oarsoaldea eta Bidasoa ukituko ditu oldarraldi faxistaren zergatietan, eta horren kontra egiteko klabeetan sakontzeko ekitaldi sortak. “Jardunaldien bitartez borroka antifaxistaren iragana eta oraina landu nahi dira, bereziki nazismoaren kontrako garaipenaren 80. urteurrena den honetan”, esan dute iniziatibaren bultzatzaileek: “Gaur inoiz baino gehiago beharrezkoa dugu aktibatzea, eta gure kaleetan, musikan eta baloreetan oinarrituta faxismoaren oldarraldia gelditzea”.
Errenteria-Oreretan, Lezon, Pasaian eta Irunen egingo dituzte jarduerak. Hitzaldiak, musika kontzertuak, kantu afariak edo liburu aurkezpenak daude jasota egitarauaren barruan. Ondoko koadroan ikus daiteke egitarau zehatza.
Hilak 30, asteazkena
- San Pedron, Antxetatik hasita: triki-poteoa eta ondoren Antxetan bertan Kantu Afari Gorria (21:00) Ilargi abeslariarekin. Txartelak 15 euroan salgai hemen: Antxetan (San Pedro), Landaren (Errenteria-Orereta), Tiñelun (Lezo) eta Donostiako Marruma (Gros), Zulo Zahar (Intxaurrondo) eta Herrian (Alde Zaharra).
Maiatzak 1, Langileen Eguna
- Antolatuko diren mobilizazioekin bat egiteko deia egin dute.
Maiatzak 2, ostirala
- Lezon, Txerrimuñon: 19:30ean, Andres G. Murillo idazleak Los ojos de Eva liburua aurkeztuko du.
Maiatzak 3, larunbata
- Irunen, Hazian: 18:30ean, Andres G. Murillo idazleak Los ojos de Eva liburua aurkeztuko du.
Maiatzak 9, ostirala
- Errenteria-Oreretan, Landaren: 19:00etan, Beñat Irasuegi Ibarraren hitzaldia, Gerrak SESBera erbesteratutako haurrak, bizitzak eta elkartasuna.
Maiatzak 16, ostirala
- Errenteria-Oreretan, Reina aretoan: 19:00etan, Sasi Alejandre kazetariak hitzaldia emango du, Retos ante el fascismo. ¿Dónde nacen las alternativas?
Maiatzak 17, larunbata
- Errenteria-Oreretan, Gaztañoko pilotaleku estalian: 19:·0etik, Yakovlev 42, Hellmugan eta Hoben taldeen kontzertua. 5 euro.
Maiatzak 27, asteartea
- San Pedron, Antxetan: 19:00etan, Josetxo Otegi historialariaren hitzaldia, Ategorrietako sarraskia 1931-V-27.
Maiatzak 30, ostirala
- Errenteria-Oreretan, Gaztañoko auzo lokalean: 19:00etan, Lander Garciaren hitzaldi musikatua, Euskal gatazkaren soinu banda.