
Ostiralean izan zen Hondarribia Berdintasun Hiria sariketa. Baztango Dantzara Plazara! mugimenduak jaso zuen saria, eta Esanezin taldeak eman zuen kontzertua.

BDZk deituta, CAFek Jerusalemgo tren ertainaren proiektuaren aurkako elkarretaratzea egin dute, San Juan plazan.

2026ko Hondarribiko Olinpiadak Amonan Txikhotia taldeak irabazi ditu; eta gaurko garailea Alaxka eta Baxka taldea izan da.

Tximist Fundazioak Tximist Cup txapelketaren hamargarren urteurrena ospatuko du aurten. Hondarribian 14 eta 17 urtez azpiko taldeen partidak jokatuko dira, hilaren 12tik 14ra.

52 milioiko kostua izango du pabiloiak, kirol ekitaldietarako 5.600 laguneko edukiera, eta kontzertuetarako edo bestelako ekitaldietarako 9.000koa. Ficobarekin integratuko da.

Gaurtik igandera bitarte, Ficoba jasangarritasunaren topagunea izango da, aurtengo edizioan 120 ekoizle zein artisau bildu dira.

Osasun Bidasoa plataformak elkarretaratzea deitu du hilaren 13rako osasun publikoaren egoera okerrera doala argudiatuta.

Herriko ikasleek erakusketa ibiltariari ekarpena egin diote. Uztailean iritsiko da Hondarribira egitasmoaren itsasoko zatia.

Jaizkibel konpainiaren urteroko berdintasunaren aldeko aitortza ekitaldia 19:00etan izango da, Itsas Etxean.

Irungo Udalak 3.040 euroko isuna jarri die Itaiako lau militanteri, 'No al feminazismo', 'Hombres idiotizados', 'Manipuladoras mentirosas' edo 'Hijas de puta' leloak ezabatzeagatik, besteak beste.

Gaur hasi dituzte futbol zelaiko belar artifiziala aldatzeko obrak, eta ordezkatzeko lanek bi hilabete eta erdiko iraupena izango dute.

Bizimodu osasungarriaren eta jasangarriaren erreferentea dela berretsi du 23. edizioak, antolatzaileek balorazio oso positiboa egin dute.

Aurreko astean, Olinpiaden festa zela eta, lurreko zuloak estali zituzten, baina sozialisten ustez, denbora motz baterako soluzioa da hori, eta "askoz gehiago behar du eremuak".

Foro Irun Hogeitabatek antolatuta, 'Agora' programaren bigarren saioa egingo dute asteazken honetan, hilak 10, 19:00etan hasita.

Olinpiaden hirugarren belaunaldiko laugarren urtea osatu dute Hondarribiko gazteek. Zortzi proba egin dituzte, eta besteak beste, Korto Lehiaketa estreinatu dute.

Argoitiarekin batera jokatuko du Julen Basterra 'Txanika'-k finala, larunbatean, Carmelo Balda frontoian, Bixente-Oyhenard bikotearen aurka.

Euskadiko Txapelketa absolutuan ordezkari gehien duen taldea izango da aurten; igandean, Irungo 5K lasterketa antolatuko dute.

Pasaia kalean egiten ari diren lanen ondorioz, Foru kalea bi astez trafikoarentzat ixtea aurreikusi dute. Bizilagunen eta autobusen zirkulazioa baimenduta dago.

San Juan eta Urdanibia plazetan jarriko dituzte arreta guneak; bestalde, 607 07 02 02 telefonoak 24 orduko arreta izango du.

Olinpiaden amaierarekin bat eginez, telefono bidez arreta eskatzeko zerbitzua jarriko dute martxan. 688 71 87 97 da zenbakia.