
Biteri kalean daude etxebizitza horiek, eta izena eman daiteke Etxebideren webgunearen bidez zein Zuzenean bulegoan, aurrez aurre.

Txinzerreko langileek 70 egun baino gehiago daramate greban, eta zuzendaritzak langileen proposamenak ez ditu onartu.

30 urte bete ditu Ipotxek, 30 urte San Pedro kalean. Carrerak 22 urte egingo ditu aurten bertan. Amuitz Hondarribiko Merkatarien elkarteko lehendakaria da gainera, eta herritarrak herrian erosteko xedearekin lanean jarraitzen du.

Elkarteak, beste behin ere, azpimarratu du hiriak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bermatzen duen alardea behar duela.

Uda Jolas, Udabentura eta Izan Arrantzale Hondarribian dira 2026ko udan eskainiko diren jarduerak. Martxoaren 29raino luzatuko dute izen ematea.

Elkarretaratzea egin dute gaur, Lakaxitak jasotako eraso faxistak direla eta. Horrez gain, eraikinaren etorkizunaz mintzatu dira.

Pedro Morrondo Bidasoako ESIko zuzendariak adierazpen batzuk eman zituen Radio Irunen astelehenean. Horren harira, zuzendariaren "gezurrak" azaleratu ditu plataformak.

Sumarrek Eusko Legbiltzarrean aurkeztutako mozioari babesa adierazi dio, eta mozioak egoera hobetzeko ezinbesteko eta premiazko neurriak proposatu ditu.

Ehunka pertsona bildu dira Irungo kaleetan, 1500 euroko gutxienezko soldataren aldeko greba orokorraren harira. Sindikatuekin batera, Ernaiko kideak eta pentsiodunak ere bertan izan dira.

Eskualdeko osasun publikoa okerrera egin duela salatu du, eta osasun sailburuari exijitu dio arreta hobetzeko berehalako akordioak.

Apiriletik ekainera bitarte, Bidasoa Bizirik-ek gaitasun profesionala hobetzeko eta lan-merkaturako sarbidea errazteko programa diseinatu du.

Gaur, hilak 27, Hondarribiko Gazte Olinpiaden parodia eguna dela eta, arreta zerbitzua martxan egongo da, 19:00etatik 06:00etara.

Bidasoko hiru brigadista 'El Maizal' komunan eta Caracaseko '5 de marzo' komunan izan dira Venezuelako egia gertutik ezagutzeko.

Txingudiko Elkarte Feministak izaera komunitarioa duen proiektua abiatu du, eta Marion Leroïc-ek koordinatuko du.

Larrialdi pediatrikoen zerbitzua irekitzeko eskatuko dute enegarrenez, eta 10 minutuko elkarretaratzea egingo dute Bidasoko ospitalean.

Pasa den larunbatean, gizon batek bikotekidea erail zuen Zaragozan, eta irundarrek biktimari elkartasuna eta maitasuna adierazi diote.

Martxoko Osoko Bilkuran ezatabaidatuko dute animalien ordenantza berria. Sozialistek baiezko botoa emango dute, baina uste dute badirela zehaztu beharreko gauzak.

Irunen egin behar dituzte tramite horiek hondarribiarrek, eta horren aurrean, zerbitzu ibiltaria Hondarribira hurbiltzea nahi dute jeltzaleek.

Lakaxita gaztetxeko kideek gaztetxearen ondoko zuhaitzak aurretiazko abisurik gabe moztu dituztela salatu dute, gaztetxearen baitan dagoen basoa ere arriskuan dago.

Ezbeharra Palmera Montero inguruko soto batean izan da, eta Ertzaintzaren arabera gas leherketa batengatik izan da.