Irungo feministek eta emakumeen elkarteek Irunen jaiotako emakume baten hilketa gaitzetsi dute
Pasa den larunbatean, gizon batek bikotekidea erail zuen Zaragozan, eta irundarrek biktimari elkartasuna eta maitasuna adierazi diote.
Pasa den larunbatean, Zaragozan, gizon batek Irunen jaiotako emakume bat erail zuen tiroz. Irungo Udalak eta emakumeen elkarteek gaitzespen irmoa adierazi dute. Argoiak, Bidasoko Elkarte Feminista, Gaurko Andreak, Irungo Emakumeen Etxea, Txingudiko Elkarte Feminista eta Uxoa elkarteek elkartasuna eta maitasuna adierazi diete biktimaren familiari eta haien gertukoei.
Beste behin ere, indarkeria matxista desagerrarazteko konpromiso irmoa adierazi dute. “Urteko egun guztiak dira gaitz horren aurka borrokatzeko egunak, hainbeste oinaze eta hainbeste emakume eta seme-alaba hiltzen baititu. Matxismoak hil egiten du. Bat gutxiago ere ez”.

