
Euskara proba egin zuten larunbatean, hizkuntzaren eta euskal folklorearen hainbat arlo jorratuz. Tximista taldea izan zen garailea.

Gaurtik astelehenera (hilak 8) izango da Be Veggie jaialdiaren zazpigarren edizioa. Gaur, 20:00ak arte egongo da gunea zabalik.

Bidasoko suhiltzaileak kezkatuta daude gaur egun lan egiteko duten GYMO sistema dela eta. Isolatuta daude, eta izugarrizko lan zama dutela sentitzen dute, irtenbidea noiz iritsiko zain.

Kezkatuta daude Bidasoko suhiltzaileak. Zama handia sumatzen dute Bidasoko Suhiltzaileen parketxea Gipuzkoaren uhartea bilakatu dela sentitzen dutelako.

Franco diktadorea hil zenetik 50 urte pasa diren honetan, egun eta garai ilun hura bizitu zutenekin biltzen hasi da HITZA. Gaurko protagonista herrian aski ezaguna den emakume bat dugu, hamaika borrokatan aritutakoa: Maria Jesus Berrotaran.

Enpresaren jarrera oztopatzailearen aurrean greba astea egiten ari dira langileak. Iragarri dute greba egun gehiago egingo dituztela egoerak berdin jarraitzen badu.

Elkarretaratzea egin zuen atzo Bidasoako Itaiak, San Juan plazan. Instituzioen ezintasuna salatu zuten, besteak beste.

Hondarribian, Irunen eta Hendaian egin zituzten atzo elkarretaratzeak Bidasoko mugimendu feministek, M8 Asanbladaren egiturapean.

Herriko eskolekin batera tximeletak jarri dituzte Emekiko kideek Martxoak 8 plazan, tximeleta ahizpak oroitarazteko xedearekin.

Udalaren ustez, komunitateak sortzea beharrezkoa da indarkeria matxistaren aurka aritzeko, eta horrez gain, hainbat konpromiso hartu ditu, berdintasuna helburu.

Abenduaren 23an egongo dira, eta harrera egingo diete haurrei, haien gutunak jasoz.

Udalak arau aldaketen berri emango die patinete elektrikoen erabiltzaileei, urtarrilean indarrean jarriko dira.

San Tomas eguna da igandekoa, eta jendea jada txistorrarekin amesten hasi da. Hondarribiko Udalak egun osoko programazioa antolatu du.

Unibertsitate tituludunei hamasei lanpostu eskainiko dizkiete 2026ko udako udal zerbitzuak indartzeko.

Gabonetako hitzordu seinalatuetan lehentasunezko lerroak eta egokitutako guneak jarriko dituzte hurbil senti daitezen.

Gazteek etxean eta elkarteetan janaria prestatzea du helburu tailerrak, eta Jokin Zabala Zeberio sukaldariak bideratuko du.

Europako Batasuneko funtsekin egindako lanak aukera emango dute kultura eskaintza aberasteko, besteak beste, sozialisten ustez.

Ikastaroaren helburua da zeinu-hizkuntzaren normalizazioan aurrera egitea eta gazteek gorren komunitatea ezagutzea.

Aurten, artisau azoka Mendibil merkatal gunearen parean izango da, urtarrilaren 5era arte.

Maria Sanchez Gomezek udalaren opari bat jaso du bere 109. urtebetetze egunean, herriko emakume zaharrena da.