
Bihar egitasmoak antolatuta, munduko 35 komunitate desberdinetako 45 akademiko eta aktibista bilduko dira irailaren 24an eta irailaren 25ean, tartean, euskaldunak, galesak, kurduak edota maoriak.

Aarhusen egindako nazioarteko kongresuan izan dira Josu Peña zinegotzia eta Olatz Gorriño teknikaria. Bakardadeari eta harreman sozialei buruzko kongresua izan da Danimarkakoa.

Bonuarekin autoa hamabi orduz aparkatu ahal izango da 1,69 eurotik hasita. Horrela, ohiko tarifarekin baino %70 meerkeago aparkatu ahal izango da. Bestalde, ibilgailu elektrikoek %30eko deskontua izango dute autoak kargatzerakoan.

Datorren asteazkenerako, hilak 16, aurreikusitako kaleratzea bertan behera utzi dute eta eskerrak eman dizkiete ondoan izan direnei.

Datorren astean, hilaren 16tik 19ra, hiriaren memoria eta Bidasoa ibaiarekin lotura estua duten proposamen artistikoak aurkeztuko dituzte.

Bart, istiluak izan dira Itsas Etxean; pankarta bat zabaltzen saiatu dira bi pertsona, eta Udaltzaingoa zein Ertzaintza gogor oldartu zaizkie.

Hondarribia eta Irun Donostiako Ospitalearekin lotzen duen autobus zerbitzuak 10 minutuko aldaketak izango ditu aurrerantzean.

Palmira Dualek bere gurasoek bizi duten egoera ikustarazteko agerraldia egin du; etxegabetzea datorren astearterako aurreikusita dago.

Hunkituta eta pozez jaso du Urrezko Intsignia Ioseba Amunarrizek. Udaletxean egin diote omenaldia, senideez eta arraun munduko lagunez inguraturik. Hondarribiko patroiak "urte luzez egindako lana eta erakutsitako konpromisoa" nabarmendu dute.

Hondarribiak "urteetan pairatu duen gatazka" konpontzeko irtenbidea "herritarren arteko elkarrizketatik" etorriko da, alderdiaren ustez.

Sexu esplotazioaren eta pertsonen salerosketaren aurkako egunean, irailak 23an, Txingudiko Elkarte Feministak performance egingo du 19:00etan. Emakumeen Etxeak prostituzioaren inguruko hitzaldia egingo du biharamunean.

Helmuga berria estreinatzen du aireportuak, eta horrez gain, Sevillarako hegaldi zuzenak berreskuratu dituzte.

Bidaiari kopurua igo egin da iazkoarekin alderatuz, baina hegaldi kopurua aldiz, jaitsi.

Jose Antonio Egidok idatzi du 'Irango herri zaharra ez da errendituko' liburua. Irailaren 24an aurkeztuko du, Kabigorrin, 19:30ean.

Jeltzaleek batzorde baten eraketa eskatu dute, autobus zerbitzuaren galerak identifikatzeko eta hobekuntzak aztertzeko. Geltoki gehiago eskatu dituzte, eta baita ere zerbitzuari buruzko informazio hedapen handiagoa.

Aurrekontu parte hartzaileen barnean erabaki zen kartelak aldatzea. 465,85 euroko gastua izan da.

Mugikortasun astearen barruan, bizikleten doako ikuskapena eta Misterioa Topo Expresean scape room esperientzia eramango ditu Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako departamentuak Hondarribira eta Irunera.

Lau tailer egingo dituzte urritik azarora bitarte, eta komunikazioa, inprobisazioa, Adimen Artifiziala eta artea landuko dituzte. Adinekoei zuzendutako doako ikastaroak dira eta jada irekita dago izena emateko epea.

Mugikortasunaren Europako Astearen baitan, autorik gabeko hamarnaka jarduera antolatuko dituzte hilaren 17tik 21era bitarte.

Gipuzkoako Pottokazaleen Elkarteak pottokak gertutik ezagutzeko jarduerak antolatuko ditu goizean zehar, Jaizubia Zaldiketa Eskolan.