Asteazken arratsaldean zirkulazio istripu bat izan zen Irunen. Gidarietako bat bihotz biriketako geldialdian sartu zen, eta Ertzaintzak jakinarazi du atzo hil zela Donostia ospitalean.
Mugikortasunaren Europako Astearekin bat eginda herritar guztiei begira egitarau zabala ondu dute udalak eta Balazta elkarteak.
'Oporrak Bakean' programari esker bederatzi haur izan dira Hondarribian. Horietako bakoitzak Arzu Liburudendako liburu bana aukeratu du etxera eramateko.
Udalak eskainitako larrialdi sozialetarako etxebizitza batean bizi da egun familia, baina etxegabetzeko agindua jasoa dute. Alternatiba "faltsuak" eman izana salatu dute.
Hilaren 31n izango da aurtengo Hondarribiko Gazte Eguna. Txartelak bihar eskuratu beharko dira.
Udalak eta Bidasoa Bizirik-ek bisita gidatu sorta bat antolatu du datozen asteetarako. Hauetan hiriko eraikinik adierazgarrienen historia ezagutuko dute irundarrek eta bisitariek.
Udaletxeko fatxada fuksiaz argiztatuko dute gaur, sindromearen berri emateko eta kontzientzian eragiteko.
Ama Xantalen Eguna izanik, doan bisitatzeko aukera izango da egun osoz. 10:00etatik 20:00etara ahalko da bisitatu.
Gimnasioaren eta ariketa gidatuen aretoen metro karratuak handitzeko premia ikusi du Kirol sailak.
Ostiral honetan (hilak 9) Arrantzaleen auzoko arkupeetan bilduko dira gazteak. Turismo masiboaren ondorioak salatzeaz gain, gaztetxe baten beharra aldarrikatuko dute ere.
Bidasoko Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarteak soilik Irungo bulegoa mantenduko zabalik abuztuan.