Ikusentzunezkoak

Udal euskaltegiko izen ematea astelehenean zabalduko dute

Hilaren 24tik abenduaren 4ra egongo da irekita epea. Eskaera egin ondoren, maila probatzeko hitzordua hartu behar da 943 50 52 73 zenbakian.

Atalerrekako araztegia ikusteko aukera Txinzerren eskutik

Hilaren 23an (igandea) egingo dute irteera, eta bi txanda egongo dira; 9:00etan eta 11:15ean, hurrenez hurren.

Ez dute eten Irungo laurogei urteko bikote baten etxegabetzea

Biharko dago aurreikusita etxegabetzea. Laurogei urtetik gorako bikoteak Maiatzaren 14ko 1/2013 legeari hel zedin eskatu zuen, eta horretarako gizarte zerbitzuek emandako kalteberatasun txostena aurkeztu zuten.

Indarkeria matxista

"Berdintasunezko gizartea" irudikatzera deitu du Asun Casasola ipuin lehiaketak

Hamaikagarren edizioa aurkeztu dute gaur Parean elkarteko kideek eta Asun Casasola berak. Azaroaren 25ean zabalduko dute lanak aurkezteko epea.

Zenbait hitzordu antolatu dituzte A25aren harira

Irungo Udalak eta hiriko elkarte feministek zein emakume elkarteek elkarlanean ondu dute aurtengo egitaraua.

2,5 hektareatan handitu dute Jaizubiko padura

Berreskuratze lanak egin ditu aldundiak, bertako flora eta fauna areagotzeko eta uholde arriskua txikiarazteko xedearekin.

Arartekoarenera jo dute Irungo 21 eragilek

Bosgarren Berdintasun Plana izapidetzean tratu berdintasuna eta diskriminaziorik eza printzipioaren urratzerik ikusten duen Arartekoak jakin nahi dute eragileek.

Nestor Basterretxearen inguruko erakusketa bat inauguratuko dute

Artistak Hondarribiarekin zuen harremana irudikatuko du erakusketak. Berak egindako eta inoiz erakutsi ez diren hainbat pieza ikusi ahalko dira, eta garrantzi handia izango dute Euskal Jaiek bertan.

Anton Abadiak mundu modernoan utzitako ondarea

Aurten 100 urte betetzen dira Hondarribian Euskal Jaiak lehen aldiz egin zirenetik. Euskal kultura eta euskara sustatzea zuten xede, eta, orain, asmo berberarekin osatuko dituzte.

TAO sistemaren egoiliar txartelak berritzeko azken eguna urtarrilaren 30a izango da

TAO sistemaren berritze kanpaina bukatzear da, eta 2026ko urteko tasaren zenbatekoa 50 eurokoa izango da.

'Zanpantzarraren figura denboran zehar' erakusketa, Amaia KZn

1980tik aurrera Zanpantzarrak Irungo inauterietako irudi ikonikoa bihurtu dira, eta hilaren 29an egingo dute inaugurazio ekitaldia, 19:00etan.

Hilabete honetan Cristina Labordak Anzaran auzoa bisitatuko du

'Alkatea auzoetan' egitasmoaren barruan, alkatea Anzaraneko bizilagunekin egongo da datorren ostegunean, hilaren 29an.

20korrika.hondarribia

Korrika batzordea urtarrilaren 30ean bilduko da

Korrikaren harira herrian egingo diren egitasmoak antolatzea dute xede.

Bidasoko eskualdea presente egon da Fitur Azokan

Irugurutzetako Labeen proiektua aurkeztu dute, eta Irunek eta Hondarribiak beren ondarea balioan jarri dute.

Agintaldiaren balorazioa, Abotsanitzen eskutik

Herri batzarraren ustez, erronka handiak daude oraindik aurrean, baina "duela bi urte terdi baino hobe dago Hondarribia"

36 kamera instalatuko dituzte segurtasuna indartzeko Irungo kaleetan

Guztira 226 kamera egongo dira Irunen, eta kamera berri horiek 18 kokalekutan instalatuko dituzte urte amaierarako.

Aireportuaren erabiltzaileak 2,8 puntu jaitsi dira

Atzerriko jatorria edo helmuga izan duten hegaldiek 6,6 puntuan egin dute gora 2025ean.

Zaldunbordako demandaren harira, auditoria independentea enkargatu du udalak

Auditoriaren bitartez, eta irizpide tekniko eta dokumentalen bidez, demandan argudiatutako kontzeptu ekonomikoen errealitatea eta trazabilitatea egiaztatu nahi dute.

Kiroldegiko kuoten itzulketa proportzionala egitea eskatu du EAJk

Sutea gertatu zenetik sauna eremua erabilgarri ez badago ere kiroldegiko erabiltzaileek kuota osoa ordaintzen jarraitzen dutela salatu du alderdi jeltzaleak.

Gehiago