Azokak

Herriko klubek antolatzen duten emakumeen kirol eskaintza zerrendatu dute

Parean elkarteak egin du gida, eta kirolean emakumeak sustatzea da helburua. 'Hamaika emakume, hamaika erronka' erakusketa ere inauguratu dute.

Elkarrekin proiektuko zortzigarren atala ere kalean da

Alardeko konpainia ezberdinetan parte hartu nahi duten emakumeen testigantzak jasotzen dituen egitasmoari bukaera eman badiote ere, Guztion Alardeak abian duen sinadurak biltzeko egitasmoa martxan da oraindik.

Animalien ongizaterako ordenantzaren berri ematen ari da Udaltzaingoa

Udalbatzak maiatzean egindako ohiko bilkuran onartu zuten animalien ongizaterako udal ordenantza berria. Orain, haren berri ematen ari dira.

Adinekoen zentro sozialetako taberna eta jangela zerbitzua, lizitaziora

Luis Mariano eta Iraso zentro sozialetako taberna eta jangela zerbitzuak kudeatzeko eskaerak aurkezteko epea zabaldu dute.

Eremu tentsionatuetan alokairuaren prezioari topea jartzeko indizea, indarrean bihartik

Espainiako Aldizkari Ofizialak gaur argitaratu du alokairurako prezioen indizea; bihartik indarrean izango da tentsio handiko eremu izendatutako Gipuzkoako udalerrietan.

Hondarribia eta Irungo Udalek "urrats erabakigarria" eman dute

IZT araua ezarri dute, eta ziurtagiri horrek turismo enpresen "lehiakortasuna, jasangarritasuna eta berrikuntza indartzen" ditu.

Palestinaren aldeko manifestaziora joateko autobusa antolatu dute

Palestinarekin Elkartasuna plataformak egin du deialdia. Iruñean izango da, larunbatean, 12:00etan. Izena eman daiteke autobusean joateko.

'Mugarrien ibilbidea' egin du gaur Irungo udalbatzak

Lau zati ditu bide horrek, eta aurten bigarrena egin dute, Irun-Oiartzun zatia, alegia. 7,5 kilometroko bidea izan da.

'Reencuentro' erakusketaren xehetasunak emango dituzte IrekiARTen

Jon Benet 'Jonbismo' artistaren obrez osatutako erakusketa da, eta urriaren 3 eta 4an Benetek bisita gidatuak egingo ditu xehetasunak emateko.

Urriaren 11n egingo dute Merka2dasoa azoka

10:00etatik 14:00etara egingo dute azoka, Irungo Zabaltza plazan. Bigarren eskuko gauzak erosi ahal izango dira.

Zaisa Txingudik ezin izan du Uni Bilbo mendean hartu

Uni Bilboren hirugarren taldeak garaipena lortu zuen Plaiaundin (12-18).

Bidasoa bizirikek ekintzaileei zuzendutako programazioa abian jarri du

Programazioak ekintzailetzan hasi berri direnei prestakuntza praktikoa eta laguntza eskaintzea du helburu.

PSE-EEk sei milioiko zuzenketak aurkeztu dizkio udal aurrekontu proposamenari

Udal gobernuak 408.000 euroko balioko bederatzi onartu dituela onetsi, baina beste guztiak alboratu dituela salatu du PSE-EEk.

'Urak darama. Bidasoako emakumeen memoriak' erakusketa aurkeztuko dute

Ainhoa Resano Meladok eta Miren Tirapu Goikoetxeak egindako ikerketa eta sorkuntza proiektua CBAn aurkeztuko dute bihar, 19:00etan.

Aduana Zaharraren eraikin historikoa zaharberritzen hasi dira

Via Iruneko Hiri Barruti Berritzailea sortzeko estrategiaren erdigune bihurtu eta iHub inklusibo eta adimendu bat osatu nahi dute.

Bueltan da Be Veggie jaialdia hainbat berritasunekin

Euskadiko jaialdi beganoa Ficobara itzuliko da abenduaren 6tik 8ra bitarte.

Iñigo Lavadok bere lehenengo Michelin Izarra jaso du

Sukaldari irundarrak maiatzean ireki zuen Itzuli jatetxea, Igeldon, hogei urtez Ficoban aritu ondoren. Jatetxeko lan talde osoaren lanaren ondorio da garaipena.

Gipuzkoar erako Euskal Herriko Aurresku Txapelketa Nagusia, Hondarribian

Euskal dantza txapelketa herriko Itsas Etxeko Auditoriumean egingo dute datorren larunbatean, 18:00etan hasita.

Ostiralean Larreaundi-Olaberrian Euskararen Eguna ospatuko dute

Larreaundi-Olaberriako auzo elkarteak Euskararen Egunean egingo diren jarduerak aurkeztu ditu.

Inklusioaren aldeko Dragon Boat itsasoratu dute

Desgaitasun fisikoa eta intelektuala duten pertsonei zuzendutako ekimena aurkeztu dute Hondarribian.

Gehiago