Oinezkoak lehenesteko helburuarekin, asteburuetan Kosta kalean eta Ramon Iribarren pasealekuan, eta astean zehar Bentako aparkalekuan aldaketak burutuko ditu udalak.
Bihar Nafarroa Beheratik Sabino Aranarako bidea itxiko dute; bihar eta etzi, gainera, Irun eta Apezpiku kaleak itxiko dituzte.
Datorren astelehenetik hilaren 24ra zenbait mozketa izango dira. Dena den, Sabino Arana kaleko errai bat zabalik izango da.
Irungo Colon pasealekuko erdiko erreia, hainbat egunetan oinezko eta txirrindularientzat mugatuta egongo da.
Ostiralean Harresilanda kaleko ibilgailuak kenduko dituzte eta igandean Javier Ugarte kaletik Alde Zaharrera doazen ibilgailuen sarrera murriztuko dute.
06:30etik 13:00ak arte Behobia auzoko errepide nagusia moztuta egongo da; 09:00etatik 12:00etara bitartean, Irungo erdialdea ere trafikoari itxita egongo da.