Nafarroa Behera, Apezpiku eta Irun kaleak itxiko dituzte bihar eta etzi

Bihar Nafarroa Beheratik Sabino Aranarako bidea itxiko dute; bihar eta etzi, gainera, Irun eta Apezpiku kaleak itxiko dituzte.

Bihar itxiko dute Nafarroa Behera kalea.

Bihar (asteartea, hilak 14), Nafarroa Behera kaletik Sabino Arana kalerako bidea itxiko dutela jakinarazi du udalak, hobetze lanak egin behar dituztelako. Ondorioz, Puntaleko bizilagunek Lapurdi kaletik joan beharko dute Sabina Arana kalera sartzeko.

Horrez gain, bihar eta etzi (asteartea eta asteazkena) Irun eta Apezpiku kaleak itxiko dituzte, bertan ere hobekuntza lanak egin behar dituztelako.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.