Ikuskatu dituzten eraikinak, guztira, 104 izan dira eta horietatik 99tan termitek sartzeko aukera izan dezaketela argitu du Iridoyk.
Hamazazpi eraikinetan antzeman dute termiten presentzia. Ekintza Planaren barruan, bost urteko tratamendua egingo dute.
Termiten kontrako plana ren lehen fasean, Alde Zaharreko etxebizitzetan termitak ote dauden aztertuko dute. Bigarrenean, baleude, horiek kenduko ditu udalak. Zerbitzua doan da.
Tecnalia enpresak intsektuen kontrako plangintza diseinatu du eta astelehenean bizilagunei horren berri emango diete.
Joan den urtean alde zaharrean aritu ziren termitak bazeuden miatzen.