Alde Zaharrean eta Portuan termiten eragina aztertzen ari diren Tecnalia enpresako teknikariek asteazkenean bisitatuko dituzte orain arte ikusi ezin izan dituzten sotoak. Urrian egin zituzten bisita teknikoak baina ikuskatu beharreko 200 eraikinetatik 30etan ezin izan zuten sartu, bizilagunak falta zirelako. Udaletik beheko zerrendan agertzen diren eraikinetako bizilagunei asteazkenean etxean egoteko eskatu diete: “Ikerketa eta ikuskapenak Udalak bere gain hartzen ditu, baina ezinbestekoa da bizilagunen kolaborazioa edifizioetara sartzeko”.
Bisiten ordutegia