Euskadiko Kros Txapelketan izan da BAT ordezkaritza zabalarekin. Urrezkoa Ander Aramendik jantzi du soilik, baina taldeka DNA Txapelketako finalean egongo da BAT.
Entrenamenduak hilaren hasieran hasi zituzten bi talde nagusiek. Bestalde, lehen aldiz emakumea izango da gizonezkoen taldeko laguntzailea, Leire Muñoz Cao.
http://www.youtube.com/watch?v=0UFFgBMuXDA Guaka taldeak kontzertua emango dute larunbat honetan, hilak 17, Txerrimuñon. Rock maputxea egiten du Bordeleko talde horrek. Emanaldia 21:00etan hasiko da, eta sarrerak 5 euro balio du.