Bolondres taldea osatzeko bilera gaur izango da

Asiako liztorra

Asiako liztorra
(Vespa velutina)

Asiako liztorren kontrako tranpak jartzeko bolondres taldea nahi du sortu Oiartzungo Udalak. Bilera bat egingo dute informazioa emateko; bilera gaur, hilak 6, izango da Hirigintzako eraikinean, 17:30ean. Tranpa horiek non eta nola jarri hitz egingo dute bileran eta tranpak banatuko dituzte. Edonork parte har dezake. Talde egonkorra osatu nahi du udalak eta materiala berak jarriko du, auzolanera bideratutako kopurutik. Errenteriako Udalarekin ere zenbait ekintza egingo dituzte elkarlanean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.