
O’ Club taldea
Crosby, Stills & Nash, Rolling Stones, Beatles, Pink Floyd, Queeen, Janis Joplin eta beste zenbait artisten bertsioak entzuteko parada izango da, ostegun honetan, hilak 22, 22:30etik aurrera, De Cyne Reynan. O’ Club taldea izango da horiek joko dituena.
2007an osatu zuten taldea Juan, Ivan eta Manu Sotelo anaiek, eta rock nahiz country piezak jotzen hasi ziren. 2010ean Gaizka eta Irenka Mendibe batu zitzaizkien armonika eta perkusioan, eta aurrerago, ahotsean, Cristina Herrero. Bidean hainbat entsegu eta emanaldi egin dituzte, eta hala ezagutu dituzte egungo teklista eta bateria: Rafa Cortes eta Juan Carlos Capero baterian.