Asteburu honetan (hilaren 18an) Bikingo Egunaren XIII. edizioa egingo dute Butroi pasealekuan. Ekitaldia FederArte Surfing Kultura zirkuituko lehenengo geldialdia da.
Ostiralean hitzaldiak eta proiekzioak egongo dira Itsas Etxean. Larunbatean taularekin aritzeko aukera izango da, lehorrean nahiz itsasoan. Eta igande goizean Espainiako Sup Zirkuituko proba bat egingo dute Kai zaharra eta Amuitz artean.
Hondarribiko SUP Eskolak (HS2) antolatuta, maila desberdinetako Stand Up Paddle lasterketak egingo dituzte hilaren 18an Txingudi badian.
Irristatze kirolak ezagutzeko eta praktikatzeko aukera izango da Hondarribiko Bikingo Eguneko bosgarren ekitaldian. SUP eta scoot txapelketak, crossfit erakustaldiak, Aitor Frantzesenaren liburu aurkezpena... Aurten ere egitarau zabala prestatu du HS2 eskolak.
Geroz eta jende gehiago hurbiltzen da SUP Yogara. Koltxoneta utzi eta olatu gainean yoga egiteko garai ona da uda. Hondarribian HS2 eskolak antolatzen ditu klaseak astero
Yoga egiteko beste modua lantzen ari da Hondarribiako Sup Skola, sup yoga. Sup yogak Stand Up Paddle eta yoga uztartzen ditu. Interesa duenak aukera izango du bihar, larunbata, 11:00etan