Surfa arraunarekin praktikatzeko aukera izango da ostegunean Kai Zaharrean
Hondarribia SUP Kirol Klubak Stand Up Paddle (SUP) kirola praktikatzeko aukera eskainiko du ostegun honetan, hilak 5, arratsaldean Kai Zaharrean. 17:00etatik 20:00etara SUP Eskolako arduradunak ariko dira animatzen direnei laguntzen. Surf modalitate bat da SUPa, arraun baten laguntzarekin egiten dena.