Hondarribia SUP Skolak (HS2) ekimen solidarioa abiatu du datozen egunei begira. Azaldu dutenez, “bada denbora bat
scoot piezak emateko eskatzekotan gabiltzala… ideia zera da, balio ez zaizkizuen piezak, zabor ontzian bukatu aurretik, guri ekartzea, horiek guztiak bildu eta birziklatu. Hau beste horrekin elkartu, scoot osoak muntatu eta beharra duten haurrei scoot osatuak oparitzea”.
Ekimenarekin bat egin nahi dutenek SUP eskolako dendetan utzi behar dituzte pieza horiek. “Orain bi denda ditugu —Foru kalekoa eta, Irunen, Aduana kalean— eta balio ez dizueten piezak utz ditzakezue bertan, edo balio badizue baina ezeren truke haur baten irribarrea ikustea nahiago baduzue, berdin-berdin”, esan dute Hondarribia SUP Skolatik.
Eta ekimen osatuagoa izan dadin, zera gehitu dute HS2tik: “Gogoa baduzue zuekin muntatu ditzakegu scootak eta, horrela, mekanikari buruz zerbait gehiago ikasi dezakezue”.
Informazio gehiago nahi duenak jo dezake HS2ren dendara (Foru kalean, Hondartza kiroldegiaren parean), edo harremanetan jarri daiteke
Facebook orriaren bitartez. Ekimenak erantzun azkarra izan du eta badira scoot ez den beste modalitateetan aritzen direnak (skate…) eta euren piezak emateko prest agertu direnak.