Arte garaikidea, memoria historikoa eta muga ardatz dituen azoka larunbat goizean egingo da Santiagoko bidegorrian, hainbat proposamenekin.
Santiagoko frontoia izango da gazteentzako erreferentzia gunea sanpedro eta sanmartzial jaietan. Kontzertuak, diskofestak eta parte hartzeko jarduerak ondu dituzte gazteentzako.
Arte garaikidearen egitasmoa Santiagoko bidegorritik egingo da beste behin. Guztira zazpi jarduera antolatu dituzte.
Tradizioari jarraituz, Santio Egunarekin batera Kutxa Eguna ospatzen dute Hondarribian. Horren arabera, aurtengo arrantza sasoia nolakoa izango den dio errituak. Hala, geroz eta bira gehiago, geroz eta oparoagoa behar du izan arrantzak.
Koka Kola eta Barea euskarazko obra taularatuko dute ostegunean, hilak 24, Inazio Tolosak eta Ramon Agirrek Hondarribiko Santiago karrikan. 22:30ean hasiko da, doan.
Ameztu konpainiak Anplag euskarazko antzezlana taularatuko du bihar, asteazkena, Santiago kalean, 22:30ean.
Zozketa bidez hautatu dituzte kapitaina, tenientea, alfereza eta banderatxoa.
Aurtengo alardeari begira lanean hasiko dira. Bilera hilaren 14an izango da 18:30ean, Santiagoko auzo elkartean.
Irungo Udalak eta Irungo auzo elkarteak musika eramango dute igande honetan Santiago kaleko plazara. 15:30ean, IGA Abesbatzaren emanaldia hasiko da, eta 18:00etan, Elena y la Verbenaren kontzertua.
Gaur hasi eta hilaren 25era arte Santiagoko jaiak egingo dira. Auzoko hainbat eragilek hartu dute parte programazioa ontzen.
Uztailaren 26 arte Santiago kale bukaera itxita dago trafikoarentzat. Horrez gain, inausketa lanengatik ere hainbat itxiera aurreikusi dituzten Dunboa eta Papinea kaleetan.
Egun dauden 14 instalazioak, 17 izango dira aurrerantzean. Nagore Laffage parkean komun berri bat ezarriko da, eta San Juan eta Zabaltza plazetan bi berri jarriko dituzte. Azken bi horiek Santiagora lekualdatuko dira.
Tailerrak hilaren 23an hasiko dira, eta auzo-elkarte ezberdinetan egingo dira. Izen-emateak irekita daude jada.
Trafiko aldaketak aurreikusi dituzte Santiago karrikaren bukaeran hilaren 25era arte. Egitarau osoa zabaldu dute.
Postontzi elektronikoa jarri dute eskura, asteartean iritzi eta proposamenen bilketa egingo da, eta ostegunean alkatea ibiliko da auzoan.
Junkal, Bidasoa eta Santiago kaleetan ariko dira lanean datozen egunetan. LED teknologia erabiliko dute hobekuntzarako, «iraunkortasunean hobetzeko asmoz».