Igande musikatua Santiago auzoan

Irungo Udalak eta Irungo auzo elkarteak musika eramango dute igande honetan Santiago kaleko plazara. 15:30ean, IGA Abesbatzaren emanaldia hasiko da, eta 18:00etan, Elena y la Verbenaren kontzertua.

Irungo Udaleko Kultura arloak eta Irungo auzo elkarteak, lankidetzan, igande musikatu bat antolatu dute igande honetan (hilak 29), Santiago auzoan. 15:30ean, IGA Abesbatzaren emanaldia hasiko da, eta ondoren, 18:00etan, Elena y la Verbenaren kontzertua. Bi ikuskizunak Santiago kaleko plazan izango dira, eta auzotarrek zuzeneko musikaz gozatu ahal izango dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.