Gaur hasiko da XXXII. zikloa. Fatimako Andra Mariaren elizan izango da kontzertua, 20:00etatik aurrera. Errenteria Musikaleko orkestrak hiru pieza joko ditu, Sergio Zapirainen zuzendaritzapean, eta bandak beste hainbeste, euskal dantzako ikasleekin batera. Jon Berruezok zuzenduko ditu.
Musikalean egitasmoan parte hartuko dute zazpigarren urtez, Santa Zezilia Eguna dela eta. Euskal Herriko Musika Elkarteak antolatu du, eta guztira 50 eskolak eta 1.800 ikaslek hartuko dute parte.
Irun Hiria Musika Banda Kultur Taldeak Santa Zezilia ospatuko du igandean, azaroaren 25ean eta horrekin batera, Primitivo Azpiazu omenduko du, haren jaiotzaren ehungarren urteurrenean. Irungo Udaleko alkate Jose Antonio Santanoz gain, Irun Hiria Musika Bandako Jose Maria Rastrilla presidentea eta taldeko zuzendari eta Azpiazuren biloba Iñaki Gurrutxaga izan dira agerraldian. Azpiazu Irungo doinu ezagun ugari konposatu zituen bere bizitzan zehar, tartean, Real Unioneko eta Euskal Jirako ereserkiak, edota Inauterietako sardinaren ehorzketakoa ere. Hala, alkatearen hitzetan “merezitako omenaldia” egin nahi dio hiriak Azpiazuri. Horrez gain, Santa Zezilia eguna ospatzeko egitaraua antolatu du igandean Irun Hiria Musika Bandak. Eguneko egitaraua eta Azpiazuren omenezko kontzertuan joko diren kantak ondokoak dira: Santa Zezilia eguneko egitaraua: Kalejira San Juan plazatik Junkal elizaraino, 10:15ean. Urtean zehar hildako musikari eta senideen omenezko meza, Junkal elizan, 10:30ean. Kalejira San Juan plazara bueltan, 11:30ean. Azpiazuren omenezko kontzertua Amaia KZn, 12:30ean. Anaitasun bazkaria Irungo Mendizaleak elkartearen egoitzan, 14:30ean. Kontzertua: Music for a festive occassion. Obertura. Jan Haderman Ermitaren ondoan. Euskal olerkia. Felix y Julian Lavilla Biribilketa. Manuel Gainza Guadix. Chef. Maite Ederra. Primitivo Azpiazu Ama Xantalen. Aldapa. Jaien bukaera. Primitivo Azpiazu
Atzo arratsaldean hasi ziren santakrutzak, txupinazoarekin. Alkate txikiek pregoia irakurri zuten, eta segidan bota zuten txupina. Dantzariek Lezo Herria eta aurreskua dantzatu zuten. Hortik aurrera, jaigiroa izan zen nagusi, eta inork nahi ez zuen gonbidatua batu zen festara: euria. Hala ere, danborren hotsak ixiltzea ez zuen lortu. Gaur ospatuko dute lezoarrek egun handia. Horrela, hiru bazkari izango dira eguerdi partean: erretiratuena, arrantzaleena eta tartekoena. Azken bi afari horietakoak Gurutze Santuaren plazan elkartuko dira, 12:30ean. Hainbat ekitaldi gehiago ere egingo dituzte. Hauek dira eguerditik aurreraegingo dituztenak: 12:00. Herri kirolen erakustaldia Gurutze Santuaren plazan. Harriekin: Inaxio eta Iñaki Perurena eta Agustin Landarbide. Aizkolariak: Fausto Mugerza eta Joxe Mari Olasagasti gipuzkoarrak eta Donato Larretxea eta Ernesto Ezpeleta Bihurri nafarrak. 12:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira herriko kaleetatik zehar, Karlos Saldise plazatik abiatuta. 12:30. Tartekoen eta arrantzaleen bilkura Gurutze Santuaren plazan. Ondoren, I-14 Egunari hasiera emango diote, txaranga batek lagunduta. 14:00. Bazkaria erretiratuentzako (65 urtetik gorakoentzako), Lintzirin jatetxean. 14:30. Tartekoen bazkaria Karlos Saldise plazan. 15:00. Arrantzaleen bazkaria Irurtzun jatetxean. 17:00. Haurrentzako jolasak, Euskal Herria plazan. 18:00. Herri poteoa, Karlos Saldise plazatik abiatuta. Txarangabatek lagunduko die giroa jartzen. 19:00. Buruhandien eta erraldoien kalejira, Bekoerrota kiroldegitik abiatuta. 19:30. Berbena Joselu Anaien eskutik, Gurutze Santuaren plazan. 22:30. Zezensuzkoa [...]
Ibargaingo ikasleek asteartean egingo dute emanaldia; Lartaunek bi emanaldi antolatu ditu astebururako
Hilaren 20an (larunbata) Santa Zezilia kontzertua egingo dute Gezala Auditoriumean. 12:30ean hasiko da emanaldia eta musika eskolako musika banda eta txistulari banda ariko dira.
Ola Gjeilo, Daniel Elder eta Eric Whitacre konpositoreen lanak taularatuko dituzte, Lamia harizko laukotearekin eta Alaitz Artola piano jolearekin batera. Hilaren 18an izango da kontzertua.
Hondarribiko Hiria Musika Bandak goiz eta eguerdirako egitaraua osatu du. Santa Zeziliaren omenezko kontzertua 12:30ean izango da, Itsas Etxean.
Hiru kontzertu eskainiko ditu Kontserbatorioko Orkestrak, ikasle ohiak izan diren Nahikari Villoria eta Iñaki Etxepare solistak izango dira gonbidatu gisa.
Ondartxo Abesbatzak kontzertua emango du Donibanen datorren asteartean, hilaren 27an, Donibaneko Bonantza elizan. Kontzertua 19:30ean hasiko da, eta hamar kanta abestuko dituzte.
Santa Zezilia Eguna dela eta, Irungo Musika Eskola eta Udal Kontserbatorioko ikasleek kontzertua emango dute bihar, Mendibileko Musika Eskolaren aretoan, 19:30etik aurrera. Halaber, 2011-2012 ikasturteko diplomen banaketa egingo dute. Raffaela Acellare...
Ostegunean musikariek euren zaindari Santa Zeziliaren Eguna ospatuko dute, eta horren harira, bi kontzertu antolatu ditu Itsas Mendi Musika Taldeak Donibanen. Ostiralean Pasaiatxo, Pasaia Txiki eta Pasaia abesbatzek errezitaldia emango dute San Joan Ba...