Igandean ospatuko dute Santa Zezilia eguna
Hondarribiko Hiria Musika Bandak goiz eta eguerdirako egitaraua osatu du. Santa Zeziliaren omenezko kontzertua 12:30ean izango da, Itsas Etxean.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2022/11/santa-cecilia-2022-kontzertua.jpg)
Atzo, azaroaren 22a, munduko musikariek haien eguna ospatu zuten, Santa Zezilia eguna dela eta. Asteartea izanik, bada, Hondarribian ospakizunak astebururako utzi dituzte. Hain zuzen ere, datorren igandean, hilaren 27an, egitarau oso bat eskainiko du Hondarribiko Hiria Musika Bandak.
Emanaldi nagusia Santa Zeziliaren omenezko kontzertua izango da, eguerdiko 12:30ean Itsas Etxean. Musika banda Alazne Alberdi Susperregik zuzenduko du. Hortaz gain, diana, hamaiketakoa, kalejira, meza eta bazkariak osatuko dute egitaraua. Hona hemen bakoitzaren ordutegia eta lekua (hamaiketakoa eta kalejiraren ordutegia behin behinekoa da):