Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 44 musika eskoletako 1.500 ikasle baino gehiagok parte hartuko dute Santa Zeziliaren omenez hilaren 18tik 22ra egiten ari diren Musikalean ekimenean. Musika eskola bakoitzak bere herrian joko dio musikarien zaindariari eta Bidasoan, Hondarribian eta Irunen bat egingo dute ekimenarekin, eta Oarsoaldean, Lezon. Hondarribiko musika ikasle eta irakasleek gaurko arratsaldea aukeratu dute eta 18:30ean joko dute udaletxeko arkupeetan (
Musikalean 2013 Hondarribia).
Herri bakoitzeko musika eskolak bere jarduna izango du, baina denak kamiseta berarekin aterako dira kalera, egunerako propio prestatutakoak. Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartetik jakinarazi dutenez, Raimundo Sarriegi konpositorea gogoan izango dute aurtengo ekitaldian: “Aurten Raimundo Sarriegiren heriotzaren mendeurrena betetzen dela ospatzeko, partaide guztiak behintzat konpositore honen obra bat joko dute. Elkarteko argitalpen-zerbitzuak era desberdinetako talde eta musika-tresnekin erabilgarriak izan daitezen egokitu ditu”.