Musika kalera eramango dute Pasaia, Lezo eta Errenteria-Oreretako musika eskolek

Musikalean egitasmoan parte hartuko dute zazpigarren urtez, Santa Zezilia Eguna dela eta. Euskal Herriko Musika Elkarteak antolatu du, eta guztira 50 eskolak eta 1.800 ikaslek hartuko dute parte.

Lezo, Errenteria eta Pasaiako musika eskolen arduradunak

Lezo, Errenteria eta Pasaiako musika eskolen arduradunak

. Kamiseta arrosa bat eramango dute musikari guztiek. Honakoa izango da Oarsoaldeko hiru musika eskola horien egitaraua: Pasaia
  • Azaroak 18: 18:00etan, txistularien kalejira. Serafin Esnaolan bukatuko dute (Trintxerpe).
  • Azaroak 18: 20:00etan, trikitilarien kalejira. Serafin Esnaolan bukatuko dute (Trintxerpe).
Lezo
  • Azaroak 22: 12:30ean, ikasleen banda Gezala Auditoriumean.
  • Azaroak 23: 10:00etan, txistularien kalejira.
Errenteria-Orereta
  • Azaroak 18: 18:15ean, trikiti, eskusoinu eta pandero kalejira.
  • Azaroak 19: 19:30ean, jazz konboa Foru Plazan.
  • Azaroak 20: 19:30ean, Banda Txikia Diputazio plazan (euria eginez gero, udaletxeko arkupetan).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.