
San Migel-Anakako etxebizitzak eraikitzeaz harago, politika eraldatzaileak bultzatzeko bestelako neurriak ere ezinbestekoak direla diote.

Udalak 9,3 milioi euro inbertitu ditu eremua prestatzeko, liberatzeko eta aurreikusitako sustapen guztiak hasteko.

Otsailean hasiko dituzte obrak, eta 48 hilabeteren buruan 1.175 etxebizitza eraikiko dituzte San Migel-Anaka eremuan.

Eremuaren birpartzelazio proiektua onartu dute aste honetan, eta obrekin hasiko dira datorren urtean. Donostia kalea hiribide bilakatuko da eta Luis de Uranzu kalea Anakaraino iritsiko da.

Indarkeria zantzuak dituen gorpu baten heriotza ikertzen ari da Ertzaintza.

Omenaldi gisa, Txenperenea, San Migel-Anaka edo Korrokoitz eremuko kale edo plaza batek bere izena izateko proposamena aurkeztu dute.

Larunbaterako iragarrita dagoen eguraldia dela eta, bi auzoen konexioa baliatuko duen obren hasieraren jaia bihar arratsaldera aurreratu dute.

Lakaxita gaztetxean hainbat pintada faxista egin dituztela salatu dute, eta bertako kideek ez dute argi gaztetxearen etorkizuna zein izango den.

IRUNVI-k San Migel Anako babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko lanak kontratatzeko pleguak onartu ditu. Lanak burutzeko 48 hilabeteko epea irekiko dute.

San Migel-Anaka kiroldegi berriaren "beharraren" eta Plaiaundiko kirol instalazioen lekualdatzeaz mintzatu zen atzo Xabier Iridoy.