
Sanpedro eta sanmartzial jaiek badute kartela, 'Eguna iritsi da' lana izan da aurtengo jaietarako aukeratutako kartela.

Hiru abeslariek Santiago pilotalekuan jarriko duten Gazteguneko karpan kontzertuak eskainiko dituzte ekainaren 26an eta 27an.

Herri bazkaria ekainaren 20an antolatzea aldebakarreko erabakia izan dela salatu du elkarteak, eta data adostu gabe egin izanak egun horretan antolatzeko arazoak izan dituzte.

Barrakak uztailaren 2ra bitarte izango dira Ficoban, eta hilaren 13an, 18 eta uztailaren 2an prezio murriztuan izango dira.

Ekainaren 28an izango da Urdanibia plazan, 00:30tik aurrera; kontzertuak hasiera emango dio LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunari.

Sivana, Slimfit, Wonka y Waje 4LEB eta Folkesi taldeak izan dira Urdanibia plazako kontzertuetan parte hartzeko finalistak.

Bihar, hilak 14, aurtengo jaietarako kartelaren proposamenak aurkezteko deialdia irekiko dute, eta hilaren 26ra arte aurkeztu ahalko dute.

Amaia KZko erakusketa aretoan egongo dira piezak ikusgai. Naomi Gonzalez Sanchezen lan irabazleaz gain, beste 23 lanak ere bertan egongo dira.