Bretxa proposatu du PSE-EEk memoria historikorako gune gisa.

Bretxako eremua memoria historikorako gune izendatzea proposatu du PSE-EEk

ETAk borroka armatua utzi zuela 10. urteurrena beteko dela-eta egin dute sozialistek proposamena; «biktima guztien memoriari balioa ematea» da helburua.

"Harridura" agertu du PSEk Zubietako proposamenarekin

Azken urteetan Miramon Parke Teknologikoaren Bidasoko zabalpena "kolokan" egon dela adierazi du udal taldeak, eta proiektu berriak Zaldunbordako eremuan kokatzearen aldeko apustua berretsi du.

Kattalin Erauso kalea

Planeta Sistema plazaren izen aldaketarekin desados agertu da PSE-EE

Kale izendegian emakume izenak ager daitezen aldaketak proposatzen ari dira Gizarte Zerbitzuen departamentua eta Emeki elkartea.

Etxebizitza eredu alternatiboak

Etxebizitza sozietate publikoa eratzeko mozioa aurkeztu du PSE-EEk

Hondarribiko etxebizitzen eraikuntza, kudeaketa eta birgaitzeaz arduratuko litzakeen sozietate publikoa sortzeko proposamena mahai gainean jarriko du Iosu Alvarez sozialistak.

Olaberria

Monteroko minda putzuen deskontaminazioa bukatzear delako kontent agertu da EAJ

Deskontaminazioa bukatuta Olaberria bailararen babeserako plan berezia aktiba dezan galdegin diote jeltzaleek PSE-EEren udal gobernuari.

Hondarribiko Udaletxea

"Ezustekoei aurre egiteko" 500.000 euroko diru saila prestatu du udalak

Kreditu gehigarrien bigarren aldaketa honen bidez "beharra sortuko balitz" diru partida hori azkarrago mobilizatzeko aukera edukiko luke udalak, Sagarzazuren arabera.

Kasino Zaharra 01

Kasino Zaharra adinekoen egoitza berriz ere zabaltzeko eskatu du PSE-EEk

"Arrisku handiko" taldea den arren, segurtasun neurri guztiak betez adineko pertsonei zuzendutako zerbitzuak berriro eskaintzeko galdegin du sozialisten udal taldeak.

Musukoak. Maskarak. Helduak.

Herritar zaurgarrienek musukoak debalde jaso behar dituztela uste du PSE-EEk

Pentsiodunen, langabeen, errenta baxuko herritarren eta aldi baterako erregulazio txostenengatik kaltetuen artean maskarak bana dezan eskatu diote sozialistek gobernu talde jeltzaleari.

Martxoak 8

Azken eraso matxista salatzeko elkarretaratzera deitu dute bihar

Oposizioko hiru alderdiek eta Emeki emakumeen elkarteak luzatu dute deialdia, Correos-eko plazatxoan, 12:00etan.

San Pedro kalea Santiago kaletik. Konfinamendua,

Krisiari aurre egiteko "diru publikoa mobiliza dezan" eskatu dio PSEk EAJri

Udal gobernu taldeak galdegindako kreditu modifikazioa "hiriaren jarduera ekonomikoa bultzatzera, eta soldatapeko zein langile autonomoen enplegua mantentzera eta babestera" bideratzeko beharra nabarmendu du Alvarezek.

Herritarren hamar proposamen Santanoren hauteskunde programan

Irungo Sozialistek 130 proposamen jaso dituzte 'Ideas para Irun' egitasmo parte hartzailean. Horietako hamar hauteskunde programan txertatu dituzte.

Irungo Sozialistek eta Uxoak jostailuak bilduko dituzte

Herriaren Etxean jasoko dituzte jostailuak, hilaren 12tik 16ra, arratsaldez. Beharra duten familiei emango dizkiete.

Marra berdeak margotu dituzte Portuko aparkalekuetan.

Portuko aparkalekuetako "modifikazioa" argitzeko eskatu dio PSEk udal gobernuari

Margotzen ari diren marra berdeak "egoiliarrentzako" ote diren galdegin dute sozialistek; ostalari eta komertzianteak "ezustean" harrapatu dituela neurriak erantsi dute.

'Isiltasun garaia' proiektua aurkeztuko dute.

'Hondarribia. Isiltasun garaia' proiektua aurkeztuko dute etzi, Kultur Etxean

Ramon Rubial fundazioak memoria historikoaren gaineko egitasmoaren berri emango du aurkezpenean.

Zirkulazio Araudi Orokorra aplikatzea eskatu du PSE-EEk.

Bizikleta, patinete elektriko eta motozikleten erabilera arautzeko eskatu du PSE-EEk

Oinezkoekin partekatutako eremuetan gatazkak sortzen ari direla adierazi du Iosu Alvarez bozeramaileak; ordenantza osatu artean zirkulaziorako araudi orokorra aplikatzeko galdegin du.

posta bidezko botoa

Posta bidezko botoarekin laguntza emateko zerbitzua abiatu du PSEk

Kale Nagusian kokatutako Herriko Etxeko ateak berriz ere zabaldu ditu talde sozialistak, eta astelehenetik ostegunera emango die laguntza herritarrei.

Hondarribiko Kultur Etxea

Bertan behera utzi du PSEk biharko antolatutako aurkezpena

Koronabirusaren aurkako neurriak direla-eta bertan behera utzi du talde sozialistak 'Del terrorismo a la convivencia' liburuaren aurkezpena.

Hondarribiko Musika Eskola Kultur Etxea

'Del final del terrorismo a la convivencia' liburua aurkeztuko dute ostiralean, Kultur Etxean

Ramon Rubial fundazioak argitaratuko entsegu bilduma jendaurrean aurkeztuko dute Kepa Aulestia lanaren koordinatzaileak, Eneko Anduezak eta Iñaki Garciak.

Gehiago