Iaz 248.032 pertsonei eman zitzaien arreta kanal ezberdinen bidez, telefonoa izanik kontsultarako zerbitzu nagusia. Pandemia aurreko datuekin alderatuta, zifrek %20ko igoera izan zuten iaz.
Eguna egi bihurtzeko bidea arazoz betetakoa izan bada ere, egitarau oparoa ondu dute antolatzaileek ekainaren 24rako.
Jende andana biltzen den ekitaldietan 6 urtetik beherako umeei maskara jartzeko gomendatu du udalak; osasun ziurtagiria lortzeko zailtasunak dituzten hondarribiarrei laguntza emateko zerbitzua abiatuko dute.
Lehendakariaren dekretu berrira egokitu dituzte pertsonen edukiera mugak; bihar sartuko da indarrean neurri berria.
Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak 2020. urteko balorazioa egin du Interneten plazaratutako elkarrizketa batean, eta ez prentsa aurrean.
Hainbat aitzakiarekin bideo berezia argitaratu du Hondarribia Futbol Elkarteak: izurria batetik, 50. urteurrena bestetik, eta Gabonak, azkenik.
Udal gobernuan osasun krisiaren aurrean ekimen falta eta ehun ekonomikoan eragindako kalteak apaltzeko gabeziak daudela salatu dute. Honetaz gain, oposizioak oposizioa egiteko dauzkan trabak eta barne araudi propio falta azaldu dituzte.
Pandemia garaian zerbitzuaren funtzionamendua aldatu bazen ere, bere ohikotasunera itzuliko da. Zerbitzua bi lineak osatzen dute eta erreserbak telefono bidez egin behar dira.
Osasun ziurtagiria lortzeko zailtasunak dituzten herritarrek, hilaren 27an eta 28an ere jo ahal izango dute auditoriumera.
Hogei bat postu jarriko dituzte denera San Pedro kalean, baina udalak ohartarazi duenez, ez da jateko aukerarik izango horietan.
Herritarrenganako arreta zerbitzurako dauden bost gunek martxan dute jada Covid-19aren aurkako txertoaren ziurtagiria eskuratzeko aplikazioa. TIS, BaKQ edo Irun txartela beharko da horretarako.
Hemeretzi kasu berri zenbatu dituzte, eta intzidentzia metatua 406ra igo da. Neurri murriztaileak ez dituzte oraindik martxan jarriko, asteartera arte.
Ostiraletik igandera bitartean Osakidetzak sei kutsatu berri baieztatu ditu Hondarribian, eta beste hamahiru, Irunen.
Bidasoako bi udalerrien kutsatze tasak behera egin du azken eguneko datuekin. Hondarribian COVID-19 kasu bakarra atzeman zuten atzo.
Sozialisten hitzetan aurreikusitako dirua erabili ezean, esleitutako partida desagertu egingo da hurrengo ekitaldirako.