[Bideoa] Modu berezian zoriondu ditu aurtengo Gabonak HFEk

Hainbat aitzakiarekin bideo berezia argitaratu du Hondarribia Futbol Elkarteak: izurria batetik, 50. urteurrena bestetik, eta Gabonak, azkenik.

Hondarribia Futbol Elkarteak (HFE) ondokoa bideoarekin zoriondu nahi izan dizkie Gabonak herritarrei. Koronabirusak eragindako pandemia, 50. urteurrena eta Gabon mezuak uztartuz, 2021. urte zoriontsua desiratu die elkarteak hondarribiarrei, baita «zaintzeko» mezua helarazi ere.

Bideoak erakutsitako irudiak 1975eko apirilaren 27an Hondarribia eta Don Bosco taldeen arteko partidari dagozkie. Talde berdea 1-0 gailentzea lortu zuen, eta horrek Erregional Mailara igotzea suposatu zuen. Fernando de Leonenak dira bertan erakutsitako irudiak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.