Nesken artean pilotarekiko grina piztea izan da festaren helburu nagusia; tailerrez, erakustaldiez eta bereziki, giro onaz gozatzeko aukera izan dute parte hartzaileek.
EPEk eta Emeki elkarteak Eman Pilotari Jaia egingo dute, gaur eta bihar, Hondarribian. Lehen aldiz, neskei palan aritzeko aukera emango diete eskola kiroleko programaren barruan, eta horiek erakartzeko ahalegina izango da asteburukoa.
23 urteren ondoren, jokoan da berriro ere Hondarribiko Emeki emakume elkartearen pala txapelketa klasikoa. Larunbatean ekin zioten bosgarren edizioari, Soroetako pilotalekuan.
Irungo pilota taldeak prest du 2024-2025 ikasturteko programa. Hiriko gazteak esku pilotan eta palan trebatu ahal izango dira, eta hilaren 16, 19, 26 eta 30ean ate ireki saioak egingo dituzte.
Emeki Emakume Elkarteak goiz osoko egitaraua antolatu du larunbaterako. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik.
Elkar ezagutu eta sinergiak sortzeko asmoz, hilaren 30ean emakume palisten topaketak egingo dituzte Jostaldi pilotalekuan.
Antzaran auzoko jaiek eztanda egingo dute asteburu honetan. Auzo elkarteak gustu eta publiko guztietarako programazioa ondu du.
Soroetako pilotalekuan jokatuko da, irailaren 11n, 'Bixi,bixi' emakume pala txapelketa azkarra.