Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

[Erreportajea] Neska pilotariak plazara atera daitezen

EPEk eta Emeki elkarteak Eman Pilotari Jaia egingo dute, gaur eta bihar, Hondarribian. Lehen aldiz, neskei palan aritzeko aukera emango diete eskola kiroleko programaren barruan, eta horiek erakartzeko ahalegina izango da asteburukoa.

Rebeka Ruiz
Hondarribia
2021/09/24
Neska txiki eta gazteak pilotaren mundura erakartzea da Emeki eta EPEren helburua.

Neska txiki eta gazteak pilotaren mundura erakartzea da Emeki eta EPEren helburua.

Neska txikiak eta gaztetxoak pilotara erakartzea erronka dela eta, lanean ari dira Emakume Pilotarien Elkartea (EPE) eta Hondarribiko Emeki emakume taldea. Gipuzkoako beste zenbait udalerritan bezala, egindako lanketari esker, neska hondarribiarrek eskola kiroleko programaren barruan palan aritzeko aukera izango dute 2021-2022ko ikasturtean, lehen aldiz.

Maria Jesus Berrotaran Emeki elkarteko kideak azaldu duenez, 2018. urtean berreskuratutako proiektua da pilotarena —kirolaz aparteko beste egitasmo batzuk ere baditu elkarteak—. “1994. urtean hasi ginen pilota eskolara eramateko proiektuarekin, baina alardearen gatazka hasi zenean [1996] utzi behar izan genuen, batzuk oso markatuak geratu ginelako eta diru laguntzarik ez zigutelako ematen…”, kontatu du.

Orain dela hiru urte berriz ere egitasmoari ekin ziotenean, palarekin hastea planteatu zuten, “ez bakarrik frontoian jokatzeko, eskoletara eramateko baizik”. Berrotaranek azaldu duenez, lehen ikasturtean epeekin arazoak izan zituzten, eta ondoren, pandemia medio, dena gelditu behar izan zuten. Alabaina, sinistuta dago proiektuari heltzeko aukera iritsi dela.

Ezagutzea eta probatzea
Eskola Kirola programan izena emateko adina duten neskengan pilotarekiko grina piztea da biharko antolatu duten Eman Pilotari Jaiaren helburu nagusia. Garbiñe Tijero EPEko kideak adierazi du pilotaren mundua “ezagutzeko” antolatu dutela festa, eta jaia zabaltzeko, hitzaldi bat prestatu dute gaurko. Motorrak berotzen hasteko modua izango da, eta Maider Mendizabal eliteko pilotaria izango da hizlari. Gaia jakina da: erakustea emakumeak eta pilotaren mundua ez direla ezagun berriak. Hala, Mendizabalek Emakume pilotarien historia izenpean gidatuko du solasaldia, Kultur Etxean, 19:00etan.

Biharko jaia, berriz, goiz osoan izango da Jostaldi pilotalekuan, 09:45ean abiatuta. Hainbat jarduera egingo dituztela iragarri du Tijerok: “Tailer modukoak egingo ditugu. Hau da, frontoia zatituko dugu, eta pilotan jolasteko jokoak egingo ditugu, pilota ez baita bakarrik partidak egitea. Txikitatik pilota gustatzeko ondo pasatu behar da, eta txarrei, onei eta, oro har, mundu guztiari irekita gaude”. EPEko kideak nabarmendu duenez, “pilota ezagutzea” da xedea. Parte hartu ahal izateko, ikasleek aldez aurretik izena eman beharko dute ikastetxearen bitartez, eta gaur goizean egingo dituzte bilera informatiboak ikastetxeetan bertan.

Hondarribian, palaren alde egin du Emekik. Hala ere, biharko tailerretan palaz gain eskuz ere ariko direla azaldu du Tijerok, baina argi esan du esku pilotak “oso ibilbide luzea” daukala, txikitatik hastea “ezinbestekoa” dela.

Tailerren ondotik, eliteko pilotarien txanda iritsiko da. EPEko kideak profesionalen eta elitekoen artean bereizteko eskatu die komunikabideei, “pilotan jokatzeko irabaziak baino kostu handiagoak izaten dituztelako”. Pilotaren munduan ere gizonen eta emakumeen arteko arrakala nabaria dela adierazi du, mundu mailako txapelketetan aritu arren “gastua” izaten baita haientzat pilotan aritzea. Alde horretatik, Tijerok uste du emakumeak ez direla errekonozituak, eta neska gazteen gabezia “erreferente falta” horrekin lotu du zuzenean.

Lehen mailako hainbat pilotarik parte hartuko dute erakustaldian: besteak beste, Amaia Irazustabarrenak, Itxaso Erasunek, Ariane Arrietak, Leire Galdosek eta Maider Huizik. Ondoren, irailean egindako Hondarribiko Bixi-Bixi pala lehiaketako txapeldun eta finalistekin bikoteak osatu, eta partida azkarrak jokatuko dituzte. Frontoiko ohiturei jarraituz, publikoak kinielak osatuko ditu; bukaeran, saria egongo da asmatzen duenarentzat. Hondarribiko asteburu honetako ekitaldia giroa sortu, zaletasuna bultzatu eta emakume erreferenteak azaleratzeko ahalegina izango da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.