[Bideoa] Giro ezin hobean igaro da Eman Pilotari Jaia

Nesken artean pilotarekiko grina piztea izan da festaren helburu nagusia; tailerrez, erakustaldiez eta bereziki, giro onaz gozatzeko aukera izan dute parte hartzaileek.

Neska txikiak eta gaztetxoak palara erakartzeko helburuarekin Eman Pilotari Jaia antolatu zuten Emakume Pilotarien Elkarteak (EPE) eta Emekik larunbatean, Jostaldi pilotalekuan. Saio praktikoak, tailerrak, jokoak, eliteko pilotarien erakustaldia, partidak… izan ziren goiz osoan zehar frontoian. Hamarnaka lagunek parte hartu zuten iniziatiban. Egunak emandakoarekin bideoa kaleratu du Emeki emakume elkarteak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.