Dena prest Antzarango jaietarako

Antzaran auzoko jaiek eztanda egingo dute asteburu honetan. Auzo elkarteak gustu eta publiko guztietarako programazioa ondu du.

Argazkia: Edu Magoa.

Asteburu honetan, hilak 17 eta 18, Antzaran auzoko jaiak ospatuko dira, eta Antzarango Auzo Elkarteak festen egitaraua ezagutarazi du. Gustu eta publiko guztietarako programazioa ondu dute jaiez gozatzeko. Hona hemen egitarau osoa:

Hilak 17, larunbata

  • 09:00: Patata tortilla txapelketa.
  • 10:00: Xake tailerra.
  • 11:00: Bidasoako Erraldoiak Hendaia kalean.
  • 13:00: Hamaiketakoa lokalaren ondoan.
  • 16:00: Bizikleta Festa Balaztarekin.
  • 16:30: Haurrentzako eskulanak.
  • 18:00: Dantza erakustaldia Sol de Lotorekin.
  • 19:00: Kontzertua Ducouraun: Junior.

Hilak 18, igandea

  • 11:00-14:00: Haur jolasak enparantzan.
  • 11:00: Pala txapelketako finalak.
  • 11:30: Zumba eta gimnasia Amaia Camarero eta Katia Zelaiarekin.
  • 13:00: Apar festa frontoian.
  • 17:00: Edu Magoa Ducouraun.
  • 18:00: Merienda eta sari banaketa.
  • 18:30: Alberto DJ Ducouraun.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.