Abisu horia eman dute gaurtik haizeagatik eta olatu handiengatik. Haizea hegotik hego-mendebaldera aldatuko da, Atlantikotik datorren denboalearen eraginez.
Meteo France agentziaren arabera, 6-8 metroko olatuak iritsiko dira euskal kostaldera ostiralean.
Urteko lehen denboralearekin olatuek berriro gainditu dituzte Pasai Donibane, San Pedro eta Hondarribiko babes hormak. Bihartik aurrera itsasoaren beste astindu bat espero da.
Duela bi urte bezala, itsasoak Bentako espigoiko babesa txikitu egin du. Arratsaldeko itsasgorak goizaldekoa gainditu dezake Hondarribian.
Etenik gabe egin dezake euria, eta Gipuzkoa ekialdean 60 litro baino gehiago pilatu daitezke Gipuzkoa ekialdean.
Marea biziak egon dira gaur eta ur mailaren igoerak irudi ikusgarriak utzi ditu Hondarribian.
Haizetearengatik ezarritako alerta egoera bertan behera utzi du dagoeneko Euskalmetek; itsasaldean hala ere, abisu horia aktibatuta jarraitzen du.
Haizeak eta olatuek ez dute aparteko kalterik eragin. Arratsalderako ekaitzak espero dira, kazkabarra modura tarteka.
Oso gutxitan ikusten dira olatu erraldoiak Hondarribiko Amuitz irlan. Atzo hamar metro artekoak altxatu ziren, surflari ausartenen gozamenerako.
Itsasgora 16:16an izango da eta 5 metroraino igoko da.
Hotza, euria eta txingorra. Negu giroa izan da asteburuan Hondarribian. Olatu handiak izan dira ere, baina ez iazko hondamendia eragin zutenen parekoak, ezta gutxiago ere.
Bokalearen kanpoaldean bi merkantzia ontzi daude, porturatzeko zain, eta portu berrian, berriz, sei ontzi, egoera noiz baretuko, itsasoratzeko. Atoiontzietako arduradunek egoera onera itzuli bitartean portua itxita jarraituko duela iragarri dute. Jasotako datuen arabera, 128,1 kilometro orduko haize-ufadak neurtu dituzte Jaizkibelen, eta 105,2 kilometro ordukoak Portuan. Itsasoak, bestalde, zakar jarraitzen du, eta arratsalderako, marea gorarekin batera, zazpi metrora arteko olatuak izan d¡daitezkeela ohartarazi dute. Hori dela eta, kostaldean erne ibiltzeko eskatu dute.