Olatu handiak lehertzen diren lekuetatik eta itsas pasealeku eta kai muturretatik urruntzera deitu dute

SOS Deiak -ek hainbat aholku luzatu dizkie herritarrei denboralearen aurrean babesteko, prebentziorako eta larrialdi kasuetarako. Izan ere, gaurko haizetea eta olatu handiak iragarri dituzte, eta herritarren segurtasuna bermatzeko dira ondoko neurriak. Prebentziorako -Ez bainatu urruneko hondartzetan, behar beste ezagutzen ez dituzunetan edo zaintza eta salbamenduko zerbitzurik ez daukaten hondartzetan. -Ezta olatu handiak edo tirain handia dagoen lekuetan ere ez. -Urrundu olatuak lehertzen diren lekuetatik (haitz, kai-mutur, moila…). -Ez hurbildu itsas pasealeku, kai-mutur edo itsas labarretara. Uraren indar handiak eraman egin zaitzake. -Ez joan ibilgailuz kostako errepideetan. -Urpekaritza egitekoa bazinen, utzi beste baterako. -Saiatu ontzirik ez erabiltzen, eta begiratu zurea ondo amarratuta dagoen. Ez egin uretako kirolik, ezta inondik ere. Larrialdietan hartu beharreko neurriak: -Itsasora erortzen bazara, urrundu olatuak lehertzen diren lekutik, laguntza eskatu eta itxoin erreskatatu arte. -Olatuek eramaten bazaituzte, lasai egon, eta ez egin igeri korrontearen kontra; kostako korronteek indarra galtzen dute tarte batzuetan. -Larrialdietan, deitu 112 zenbakira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.