Alerta gorria ezarrita zegoen goizalderako eta bistan da iragarpena ez zutela arinkeriaz egin. Urteko lehen denborale serioak olatu handiak ekarri ditu, eta haizearen norabideak Hondarribiari mesede egin dion arren, duela bi urte bezala, Fin del Mundo [Bentako espigoia] txikitu du itsasoaren talkak.
Atzo arratsaldeko itsasgora ikusita ez zirudien ezer gertatu zitekeenik, haizeak olatuak Hendaia aldera bideratzen baitzituen. Joera hori mantendu da goizaldean, eta denboralearen lehen astindua gogorrago astindu ditu euskal kostaldeko beste herri batzuk, hala nola, Bermeo, Zumaia edota Zarautz.
Baina Amuitz aldean zazpi metro inguruko olatuak sortu dira, eta Jaizkibelek eta kontrako haizeak itsasoaren kolpea arindu duten arren, Hondarribira sartu, sartu egin da, Butron pasealekuko murrua gaindituz eta Fin del Mundo-ko babesa txikituz. “Kalte gehienak Butroi pasealekuan gertatu dira —azaldu du Hondarribiko Udalak—, bi puntutan horma zatiak puskatu direlarik. Harriak eta hondarra edozein tokitan agertu dira”.
Itsasbeherarekin ere olatuak ikusgarriak ziren espigoietan, bereziki Hendaiakoan, eta erakundeek nabarmendu dute eguna bukatu arte eta bihar ere alerta laranja ezarrita dagoela olatuengatik, eta abisu horia haizeagatik: “Espigoia itxita dago eta Kai Berriko oinezkoentzako zatia ere”, erantsi du udalak. Arratsaldean, gainera, olatuen altuerak goizaldekoenak gaiditu dezake, eta haizearen norabidea zertxo bait aldatu daiteke, itsasoaren sarrera erraztuz.
Beheko bideoan @goiko_tt Twitter erabiltzaileak goizaldean Hondarribian grabatutako irudi ikusi daitezke.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.