Jaizkibelgo pistak eta baso bideak kontserbatzeko ordenantzaren bidez, horien erabilera desegokia %80 murriztea da udalaren asmoa. Gobernu planeko 113. puntua da honakoa.
Txangoak sei izango dira ekainaren 19tik urriaren 9ra arte, eta hainbat gai landuko dituzte. Marrazketa ikastaroa, berriz, ekainaren 5ean izango da.
Gertatutakoak bertoko espezieei kalte egingo diezaielako beldur da Aranzadi. Sugeei "errespetua" eduki behar zaiela esan du, "beldurrik ez".
Talaia institutuko Zientzia Aplikatuko ikasleak ametzak aldatu dituzte gaur goizean mendian. Ametzari bere tokia itzuli nahi diote.
Ostiralean, gure hezeguneez gozatzeko gida azkarra argitaratuko du HITZAk, papereko edizioan. Eta Interneten, asteko argazki onenak, bidasoa.hitza.eus-en.
Gure Hegoak elkarteak Haurtzaroa naturan goiburuko jardunaldiak antolatu ditu asteburu honetarako. Amuteko Auzo Elkartean eta natur gunean burutuko dituzte, larunbatean eta igandean, eta hainbat ekitaldiz osatuta egongo dira, familiei zuzendutakoak.
Igandean Girabira egitasmoaren X. ekitaldiaren hirugarren topaketa egingo da Soroxarta parkean, 12:30etik aurrera. Natura izango da jardunaldiaren haria.
Urriaren 9an izango da, eta astelehenetik aurrera, izena emateko aukera izango da 'irun.org' webgunean.
Meaka bailara babesteko plana sustatu eta Olaberria bailarako plana aktibatzea proposatu dute jeltzaleek; azken horri dagokionez, "2020tik ez da aurrerapausorik eman", EAJren arabera.
Intsignis pinuaren gainbeheraren aurrean, "mehatxu berriak" sortzen ari direla ohartarazi du Bidasoaldeko Lagunak talde ekologistak.
Herriko zuhaitz multzoko alde onak eta txarrak aztertuko ditu zuhaitzetan aditu den Gabriel Igiñizek.
XX. ekitaldia beteko du Gregorio Berrotaranek abiatutako Hondarribiko Zuhaitz Egunak. Higer farolatik gertu egingo dute aurten, San Telmo eremuan. Lehen aldiz ez dituzte zuhaitzak lerrokatuta aldatuko, basotxo gisa baizik.
Gure Hegoak taldeak Haurtzaroa naturan goiburuko jardunaldiak antolatu ditu astebururako, familiei zuzendutakoak. Jardunaldien berri eman orduko bete da parte hartzaileen zerrenda baina bihar (larunbata) goizean laguntza behar dute, hitzaldiaren tartean haurrekin jolasteko. Lagungu nahi duenak 655 713 037 telefonora (Leire) dei dezake. Aurrerago ekintza gehiago antolatuko dituzte.