Oiartzungo Arditurritik abiatuta txori kantuak ezagutzeko ibilaldia egingo dute etzi (igandea). 10:30ean abiatuko da bisita gidatua, Mikel Olanok emango ditu azalpenak, eta adin guztietako pertsonei zuzendutako jarduera da. Prezioa 5 eurokoa da pertsonako; taldeek eta 5-12 adin tarteko haurrek 3 euro ordaindu beharko dituzte.
Txorien gaiarekin lotuta, hilaren 14ra arte Txoriak izeneko erakusketa jarrita egongo da Arditurriko Parketxean. Ordutegia honakoa da:
- Astelehenetik-ostiralera (erreserba egiteko deitu behar da): 10:00etatik 14:00etara.
- Larunbatetan: 10:00etatik-14:00etara, eta 16:00etatik 18:00etara.
- Igandeak: 10:00etatik 14:00etara.