Ezagutu Zure Hiria programak Hondarribiko zuhaitzak aztertuko ditu

Herriko zuhaitz multzoko alde onak eta txarrak aztertuko ditu zuhaitzetan aditu den Gabriel Igiñizek.

Arma Plaza Fundazioak zuhaitzetan aditua den Gabriel Igiñiz gonbidatu du Ezagutu Zure Hiria programako ikasturteko laugarren saiorako. Hasteko, Hondarribiko zuhaiztia, hoberena eta okerrena goiburuko hitzaldia eskainiko du Igiñizek bihar (osteguna), Arma Plaza kultur guneko balio anitzeko aretoan. Larunbatean, bisita gidatua egingo dute gai beraren bueltan, 11:00etan Arma Plazatik abiatuta, eta Igiñiz gidari dela. Hitzaldirako ez, baina larunbateko bisita gidatuan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Telefonoz egin daiteke, 943 64 36 77 zenbakira deituta, edo posta elektronikoz.
San Marko parkea

Gabriel Igiñizek herriko zuhaitzez jardungo du. Irudian, San Marko parkea

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.