Hondarribia Dantzanen hemezortzigarren ekitaldia abiatuko da gaur arratsaldean. Eskualde mailan euskal dantza sustatzea, eta tokiko zein "Euskal Herri luze zabaleko" tradizio dantzatua zabaltzea du helburu.
Atzo, 18:30ean, SOS Deiak Nafarroak-ek jasotako dei batek hasi zuen bilaketa, eta gaur 10:30 inguruan aurkitu dute 59 urteko mendizalearen gorpua gailurrean.
BATeko emakumeen talde nagusiak Espainiako maila goreneko bigarren jardunaldia jokatuko du igandean Durangon. Duela bi aste Iruñean lortutako hirugarren postua errepikatu nahi dute, maila mantentzeko helburua lortzeko.
Errigoraren produktuen kanpaina berriaren eskaerak martxoaren 13ra arte egin daitezke. Horiek bakoitzak aukeratutako tokian jaso ahalko dira.
Euskal Herri osoan 14.000 izan dira osotara saldu direnak. Aurten hamar bete ditu egitasmoak. Hamar urtean bi milioi euro bildu dituzte.
Lur Alai Squash Klubak antolatutako selekzioen arteko txapelketa lehiatu zen larunbatean Artalekun. Bien bitartean, squasha babesteko aldarrikapen pankarta bat zintzilikatu zuten Artalekuko harmailetan Bidasoaren eta Bartzelonaren arteko partidan.
Lur Alai Squash Klubak antolatutako lehiaketa 09:00etan hasi eta 19:00etan bukatuko da. Lehiaz harago, laugarren pista berriz irekitzeko eta squasha babesteko eskatuko diote Irungo Udalari.
Erriberako euskalgintzari hauspoa eman nahi dio Errigorak, Nafarroa hegoaldeko nekazal ekoizpenen gainbeherari erantzutearekin batera.
Eskaerak hilaren 26ra arte egin daitezke. Oarso Bidasoan produktuak jasotzeko hamahiru gune egokitu dituzte.
Nafarroako solaslagunak taldeko kideekin batera egingo dute irteera otsailaren 15ean. Legarreko leizeak ezagutuko dituzte.
Jaitzubia Zaldiketa Eskolak Jauzi Lehiaketa Autonomikoa eta 2023ko Euskadiko Jauzi Txapelketa jasoko ditu hilaren 20tik 22ra. Orotara, 200 parte hartzaile izango dira, eta lehiaketak 09:00etan hasiko dira.
19 talde eta 300 lagun bertaratuko dira larunbatean Hondarribira 10:00etan hasiko den txapelketara. Igandean, Txingudi Errugbi Taldeak 'Harpastum' pilota jokoa interpretatuko du Irungo San Juan plazan Dies Oiassoniseko programazioaren barruan.
Balazta, Badoa eta Recycl'Arte elkarteek Bidasoa Bizikletaz proiektua abiatu zuten otsailean. Programazio horren barruan jardunaldi bat antolatu dute, Nafarroa, Akitania eta Euskal Herriko beste elkarte batzuekin.
Peio Joseba Monteano Sorbet historialariaren 'Hondarribiko konkista: Espainia, Nafarroa eta Frantziaren artean 1521-1524' liburua eskura dezakete jada interesdunek.