Donamariara irteera Mintzalagunak-ekin
Nafarroako solaslagunak taldeko kideekin batera egingo dute irteera otsailaren 15ean. Legarreko leizeak ezagutuko dituzte.
Otsailaren 15ean Donamariara ibilaldia antolatu du Hondarribiko mintzalagunak Nafarroako solaslagunak taldearekin batera. Bi taldeak elkartu eta goiz dibertigarri eta kulturala pasatzeko aukera izango dute.
Legasako plazan egingo dute hitzordua, 09:30ean. Bertatik Legarreko simara hurbildu eta Gaizka Baigorri historialariaren eskutik leizeak ezagutuko dituzte. Ondoren, ordubeteko iraupena izango duen ibilaldi zirkularra egingo dute leizeen ingurutik. Aurreratu dutenez erraza izango da, adin guztietarako egokia, beraz.
Ibilaldia bukatutakoan Gaztelu herrira jaitsi eta herriko ostatuan hamaiketakoa egingo dute. Itzulera eguerdian izango da, 12:30ean.
Izena emateko helbide elektronikora idatzi edo 688 865 398 telefonora deitu behar da.