Legeen kontraerreforma guztien zein Eliza eta eskuinaren kontra borrokatzen jarraituko dutela baieztatu dute.
Aitor Franco eta Jon Aitor Alberdi gazte auzipetuak hamar egun barru aurkeztu beharko dira Donostiako epaitegian. Atzo eman zieten horren berri bi gazte oreretarrei, eta otsailaren 13an egurdiko hamabietan Donostiako epaitegian aurkeztu behar direla jakinarazi diete bertan.
Bilgunearen nondik norakoak azalduko dizkiete herritarrei eta maiatzaren 19rako deia egingo dute Herrira mugimenduaren Oiartzungo taldeak aurkezpen publikoa egingo du gaur. 19:30ean izango da, Manuel Lekuona Bibliotekan. Herritarrei agertzeko deia egin...
Ane Badiola eta Oihane Uitzi: Oiartzungo gazteak. Gazteen arteko harremanak sustatu, koadrilak euren artean ezagutu, eta gazteen gustuko aisialdi eskaintza prestatu. Amua bota dute hainbat gaztek. Gainontzeko gazteek egin behar diote kosk orain. Adin eta koadrila ezberdinetako hainbat gazte elkartu dira Oiartzunen, gazteen arteko harremanik ez dagoelako kezkatuta. Gazteen mugimendu bat sortu nahi dute, harremanak egiteko, eta aisialdi eskaintza zabaltzeko. Lehen urratsa egin dute: etzirako poteoa eta afaria antolatu dituzte, lehen kontaktu gisa. Euren kezka bakarrik ez dela argi dute, eta lehen kontaktu horretatik hainbat gauza aterako direla uste dute. Hala azaldu dute Ane Badiolak (Oiartzun, 1989) eta Oihane Uitzik (Oiartzun, 1992). ‘Oiartzungo gaztian ordua iritsi da!’ diozue, eta ‘Gaztiak bagatoz!’ lehen hitzordua jarri duzue etzirako. Oihane Uitzi: Bai, aldaketarako ordua dela uste dugu. Gazteen arteko harremanik ez dago ia, eta kohesioa bilatu nahi dugu. Ane Badiola: Gazteak lokaletan daude batzuk, eta tabernetan beste batzuk. Ez dugu horren aurka ezer, baina ateratzea ere nahi dugu, eta denok elkar ezagutzea. Uitzi: Hori da, harremanak sortu nahi ditugu gazteen artean. Badiola: Herri txikia da, ia denak ezagutzen gara, baina ez dugu elkar agurtzen ere askotan. Adibide bat: autobusean igo eta nahiago dugu ezezagun baten ondoan eseri, Oiartzungo gazte bat ikusita ere. Uitzi: Gainera, [...]