Franco eta Alberdi hamar egun barru aurkeztu beharko dira epaitegian
Aitor Franco eta Jon Aitor Alberdi gazte auzipetuak hamar egun barru aurkeztu beharko dira Donostiako epaitegian. Atzo eman zieten horren berri bi gazte oreretarrei, eta otsailaren 13an egurdiko hamabietan Donostiako epaitegian aurkeztu behar direla jakinarazi diete bertan.
admin
Bidasoa
Aitor Franco eta Jon Aitor Alberdi gazte auzipetuak hamar egun barru aurkeztu beharko dira Donostiako epaitegian. Atzo eman zieten horren berri bi gazte oreretarrei, eta otsailaren 13an egurdiko hamabietan Donostiako epaitegian aurkeztu behar direla jakinarazi diete bertan. Bi gazteen egoera salatu eta babesa erakusteko elkarretaratzea egin zuten atzo hamarnaka lagunek Herriko Enparantzan, Eleak mugimenduak deituta. Eleak azaldu zuenez, “ez dakigu zer gertatuko den egun horretan. Ez dakigu zuzenean atxilotu eta espetxeratuko dituzten”.
Hurrengo astean eragile eta alderdi politiko guztien ordezkariekin bilduko dira Eleakeko kideak, eta otsailaren 12rako, asteartea, eskualdeko manifestazioa deitu dute eta herritar guztaik animatu dituzte bi gazteei elkartasuna eta babesa erakustera. Herriko Enparantzatik abiatuko da 20:00etan manifestazio hori.
Martutenera martxa
LarunbateanAnza, Linazasoro eta Lujanbiori elkartasuna adierazteko Martuteneko espetxera deituta dagoen martxarekin bat egitera deitu zituzten herritar guztiak. 10:30ean elkartukko dira martxan parte hartuko dutenek Renfeko geltokian, eta 12:ooetan berriz, espetxean bertan. Anza, Linazasoro eta Lujanbio hilaren 19an atxilotu zituzten, hilabete ezkutatuta izan ostean, Eleak Mugimenduak deitutako manifestazioarekin bat egin eta Maria Cristina hotelean kateatu zirenean.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.