Abortuaren kontrako legea bertan behera utzi dutela ospatzeko topa egin du mugimendu feministak

Legeen kontraerreforma guztien zein Eliza eta eskuinaren kontra borrokatzen jarraituko dutela baieztatu dute.

Espainiako Gobernuak abortuaren gaineko legea bertan behera utzi duela ospatzeko elkartu zen Errenteria-Oreretako mugimendu feminista, pasa den igandean. “Abortuaren kontrako legea gelditzea lortu dugula ospatu nahi dugu. Hau da jendartearen eta bereziki mugimendu feministaren garaipena”, aldarrikatu zuten topa egiten zuten bitartean. Legeen kontraerreforma guztien zein Eliza eta eskuinaren kontra borrokatzen jarraituko dutela baieztatu zuten.
Topa egite feminista Errenteria-Oreretan

Topa egite feminista Errenteria-Oreretan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.